Alternatibako kide eta EHBildu taldeko legebiltzarkide Diana Urrearen parte-hartzea, Rosa Cándida Alas Las Vueltas udalerriko alkatesaren agerraldiaren harira, El Salvadorreko FMNLren lehen legealdiko esperientzian oinarrituz, zein metodologia izan daitekeen aproposa komunitatearekin memoria historikoa lantzeko orduan azaltzeko. Urreak, bere parte-hartzearekin bukatzeko eraldatze sozialean lankidetzaren esparruko murrizketen ondorioz atzera emandako pausoak deitoratu ditu eta bide batez, berriro ere, herritar globalaren pintzipioak eta herrien arteko elkartasuna aldarrikatu ditu.