Aurreko abenduaren 20an, Estatu espainolean PP buru den Ministroen Kontseiluak “Kontzebituaren eta emakume haurdunaren eskubideen babeserako” Lege Organikoaren aurreproiektua onartu zuen, honekin egungo osasun sexual eta erreproduktiboaren eta borondatezko haurdunaldia eteteko 2/2010 LO eraldatuz. Dudarik gabe, azaldutako erreformak, Estatu espainolak ezarritako mugarri lotsagarrienetako bat protagonizatu du, emakumeen giza eskubide gisa onartutako eskubide sexual eta erreproduktiboen aurka.
Azaldutako erreformak, emakumeoi 30 urte baina gehiagotan borrokan lortzea kosta zitzaigun eskubide baten aurkako atentatu zuzen eta larria suposatu du: gure bizitza sexual eta erreproduktiboan erabakitzeko eskubidea izatea, tutela eta jarraipenik gabe. Erreforma honek hori kendu eta infantilizatu egiten gaitu emakumeok, abortatu ahal izateko, beste batzuekiko dependentzia ezarriz. Hala, emakumeon gorputzak Estatua eta medikuntzak interbenitutako erreproduzio hutsera murriztu ditu.
Honek emakumeok iraindu eta mespretxatzen gaitu gure borondatearen aurka amatasunera behartuz eta gainaera, muturreko baldintza krudeletan izatera: malformazioak dituzte haurrak izatera, hauei bitzitzeko duinak diren bizi baldintzak bermatu gabe, ez haientzat ezta ama izango diren emakume hoientzat; eta aurretik salatuak izan ez diren bortxaketen kasuan ama izatera ere.
Eta hau dena, PPren gobernuak zaintza behar duten pertsonei zituzten laguntza urriak deuseztatzen dizkietenean dator; izan helduak, adin txikikoak o dibertsitate funtzionala dute pertsonak, lan hau neurri handi batean gertuko familiako emakumeek egiten dutelarik, doako lanean, prekarietatean edo modu ikusezinean. Gainera, egiten dute jakinik bortxaketen gehiengoak ez dituztela emakumeek salatzen, eta kasu askotan, aitek alabei egindako bortxaketen kasuetan esaterako, hau salatzea edo bortxatzaile-aita honen baimena beharrezkoa izango dute. Eta bitartean, baldintza egokiak ukatzen dituzte hezkuntza afektibo-sexual parekide bat izateko eta indarkeria matxista bere aurpegi guztietan prebenitzeko.
Baina ez da hori bakarrik, garai hauetan MOEk ere onartzen du lege murritzaileek ez dituztela aborto kopuruak jaisten, soilik errekurtso ekonomiko gutxiago duten emakumeek egoera eta berme gutxiagorekin abortatzea dakarrela, hala, emakume izateagatik jasotako bazterketari klase edo egoera sozio-ekonomikoarena batzen zaiolarik. Gainera, aipatutako ustezko horiek hainbeste zailtzen dute abortu seguruak egin izaterainoko tramiteak, honek haurdunaldian berandu egitera ekarriko duela, emakumeon bizitzen gain arriskuak handituz.
Beraz, PPren gobernuak jaio ez denaren eskubideak defendatzen dituen lege erreforma bat proposatzen du, emakumeen giza eskubideen gainetik eta emakumeok bizitzea merezi duen bizitzak izatearen gainetik. Gainera, aurreko 2/2010 Lege Organikoa lortutako konsenso politico eta sozialari muzin eginez.
Emakumeen giza eskubideen aurkako atentatu honen aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernuak:
– PPren Gobernuari aurkeztutako aurreproiektua lehenbailehen atzera botatzea exijitzen dio.
– Emakumeen doako abortua bermatuko duen arautze bati babes osoa adierazten dio, non emakumeek gorputzaren inguruan erabakitzeko eskubidea eta bere sexualitateaz gozatzeko eskubidea duten, erreprodukzioa alde batera utzita eta edozein hautabide sexual delarik.
– Adierazten du, emakumeen eskubideak ez direla negoziatzen ezta gehiengo edo gutxiengoen jokoetan sartzen.
– Eusko Jaurlaritzari desobedientzia aktiborako deia egiten dio. Ikuspuntu honetatik, eskatzen du dauden alternatiba eta estrategia guztiak topatzeko erreforma hau bete ez dadin, baita emakumeek libreki erabakitzeko eskubidea ziurtatuz, libreki abortatzeko aukera izan eta doain egiteko. Bide horretan Foru Gobernuaren babes osoa jasoko du.
– Erreforma honi erantzun bateratu bat emateko mugimendu feminista eta emakumeen mugimenduak egindako lan itzelari errekonozimendua egiten dio. Zentzu honetan, foru gobernu hau mobilizazioetara batzen da, zeinek adierazitako erreforma zital hau gelditzeko estrategiak definitu eta artikulatuz eta behar diren babes denak emateko.
– Gipuzkoako biztanleria guztiari dei egiten diogu adierazitako erreforma honen aurkako oihu kolektibo hontara batzeko eta emakumeok haien gorputzengan erabakitzeko eskubide autonomoaren alde.