Alternatibak hitzaldia antolatu du Errenteria-Oreretan proposamen ekofeministen inguruan
Hurrengo urtarrilaren 29an, asteazkena, Alternatibak “Ekofeminismotik proposamenak, axola duten bizitzak eraikitzen” izeneko hitzaldia antolatu du Errenteria-Oreretako Mikelazulo Kultur Elkartean. Bertan, Ecologistas en Accion-eko zuzendari Yayo Herrero, eta Gipuzkoako Berdintasuneko Zuzendari Nagusi Laura Gomezen parte-hartzeak entzuteko aukera izango dugu.
Ekintza sinbolikoa Ezkerraldean aterpe iraunkorra sortzea aldarrikatzeko
Matutek adierazpenak egin zituen atzo gauez Barakaldoko Herriko Plazan dagoen Kutxabanken bulegoaren ondoan, EHBilduk antolatutako ekintza sinbolikoaren aurretik. Koalizioak Ezkerraldeko kutxa automatikoetan agerian utzi nahi izan du kalean gaua igarotzera bere burua behartuta ikusten duen jende kopuru ikaragarria, haien eskubideak eta duintasuna bermatzen duen politika publikorik egiten ez delako.
Frankismoaren aurkako militante eta iraultzaile historiko Miguel Romerori agurra
Atzo, militante antifrankista eta iraultzaile historiko Miguel Romerok utzi gintuen, Moro ezizenarekin ezagutua. Azken urteak minbiziaren kontra borrokan eman ditu, baina beti ere, bere konpromiso politikoari bizkarra eman gabe VientoSur aldizkariaren buru gisa; ezinbesteko eta erreferentziazko publikazio politikoa, mundua ezkerraren ezkerretik aldatzeko ametsa dugunontzat. Agur eta ohore, Moro.
Txiapas eta Palestinako proiektuekin elkartasun internazionalista
Alternatiban, beste ezaugarri askoren artean, munduko ezkerra eraldatzeko borroka internazionalista ere izan behar duelaren uste sendoa daukagu. Horregatik, elkartasun internazionalista horri jarraituz, eta tamalez borroka guztietan egotea posible ez zaigun heinean, gure babesa eman nahi izan diegu munduko bi herrialde oso desberdinetan dauden proiektuei (Txiapaseko komunitatea indigenak eta Palestinako Emakumeen Batzarra), baina azken batean, borroka berdinean ari direnak; herri baten eskubideen aldeko borrokan.
http://alternatiba.net/idazlanak/3196/txiapas-eta-palestinarekin-elkartasun-internazionalista
EAEn eta Nafarroan abortu librea bermatzeko desobedientziara deitzen dugu eta abortu legearen erreforma gaitzesteko ekimenak abiatuko ditugu instituzioetan
Abortu librea eta doakoa bermatu beharra dago osasun sistema publikoan, hori baita eskubide horren unibertsaltasuna bermatzeko modu bakarra. Horregatik egiten dugu desobedientziarako deia. Euskal Herriko erakundeek beren burujabetza erabili behar dute abortua librea eta doakoa izango dela bermatzeko, horretarako bitartekoak sortu eta bide propioa jorratuz.
Lehendakariak Adegiren proposamenari buruzko iritzia eta Jaurlaritzaren eredua argitzeko eskatu du EH Bilduk
Espainiar Gobernuaren lan erreformak negoziazio kolektiborako eskubidea zapuztu eta langileak zeharo babesgabeturik utzi dituela gogorarazi ondoren, Arrondok eta Matutek erreforma horretan kokatu dute Adegiren proposamenaren jatorria. Azaldu dutenez, "Adegik negoziazio kolektiboaren bitartez lortu ez duena lortu nahi du orain proposamen horrekin, lan baldintzak kaskartzeko". Finean, salatu dute, Gipuzkoako patronalak "langileei enpresaren borondatea inposatzeko eredua planteatu du, langileek oraindik izan ditzaketen eskubideak bertan behera uzteko.