Alternatibako bozeramaile Asier Vega atzo Bilboko kaleak zeharkatu zituen manifestazioan parte hartu zuen, “Giza eskubideak, konponbidea, bakea” lemapean. Elkarretaratzean alderdi ezkertiarreko ordezkaritza zabala parte hartu zuen Vegarekin batera, besteak beste, Amaia Agirresarobe bozeramaile nazionala, Diana Urrea Koordinakunde Nazionaleko kide eta legebiltzarkidea eta Josu Estarrona alderdiaren Arabako koordinatzailea.
Honako adierazpenak egin ditu Asier Vega manifestazioaren hasieran:
“Alternatibatik bakearen eta giza eskubideen aldeko martxa historiko honen balioa nabarmendu nahiko genuke, baina batez ere, hemen gauden sigla politiko eta sindikalen gainetik, gaurko egunean benetako protagonistak euskal herritarrak direla nabarmendu nahi dugu.
Euskal gizarteak beste behin ere demostratu duelako ez dagoela eta ez dela egongo inolako oztoporik herrik honek bakearen eta gatazkaren konponbiderako habiatu duen bidea moztuko duenik.
Bide batez, gobernu eta estatu espainarrari esan nahi diegu, beraien erasoen aurrean beti aurkituko dutela euskal gizartearen gehiengoaren erantzuna. Ez ditugula onartuko haien gehiegikeriak ezta euskal herritarren aurkako mesprezuak”.