Urtarrilaren 29an, asteazkena, Alternatibak “Ekofeminismotik proposamenak, axola duten bizitzak eraikitzen” izeneko hitzaldia antolatu du Errenteria-Oreretako Mikelazulo Kultur Elkartean. Bertan, Ecologistas en Accion-eko zuzendari Yayo Herrero, eta Gipuzkoako Berdintasuneko Zuzendari Nagusi Laura Gomezen parte-hartzeak entzuteko aukera izango dugu.
Hitzaldia Yayo Herreroren parte-hartzearekin hasiko da arratsaldeko 19:00etatik aurrera, egungo produktibitate eta kontsumo ereduari kritika eginez,proposamen ekofeministen oinarri kontzeptual eta ideologikoak azalduko dituena, emakumeengan eragiten duen desberdintasuna eta prekarietatea salatuz. Aldi berean, Herrerok indarrean dagoen sistema honi alternatibak aurkeztuko ditu, desazkundea eta bizitza duin baterako ardatz gisa bizitza bera duten teorietan oinarriturik. Ondoren, Laura Gomezen parte-hartzea izango dugu Gipuzkoako Emakume eta Gizonen Arteko Berdintasunerako II. Foru Planaren giltzaz hitz egingo duena. Bertan, bizitzaren sostengarritasunaren inguruko gakoak eman ez ezik, gure gizartean emakumeek kalitatezko bizitza eta lan baldintzak izan ditzaten neurri zehatzak emango ditu ere.