EHBilduk Udalbatzaren araudia aldatzeko proposamena eraman du gaurko Osoko Bilkurara. Herritarrek Udalbatzarretan hitza izateko eta proposamenak aurkezteko eta defendatzeko aukera izatea zuen helburu EHBilduren proposamenak. EAJk, PPk eta PSOEk bat egin dute eta agerian utzi dute aipatutako hiru alderdien parte-hartze ereduan herritarren hitzak tokia ez duenik.
Bilbao eta Parte-hartzea hiritarrak protagonista Udalaren ekintzetan. Hau da udal politikan herritarren parte-hartzea sustatzeko Parte-hartze sailak argitaratu duen dokumentu baten goiburua.
Hori horrela izanda, argi esan behar dugu udalbatzarretan herritarren hitza ez dela entzuten, nahiz eta Udalbatzaren Araudi Organikoak bigarren artikuluan adierazi Udalbatza herritarren ordezkaritza politikorik handieneko organoa dela udal gobernuan.
Egoera hau iraultzea izan behar dugu helburu. Unea da araudia aldatzeko eta herritarren hitza eta proposamenak udalbatzarrean entzuten eta eztabaidatzen dela bermatzeko.