Ahalik eta gehien zabaldu
Diotenez, nazioarteko krimen antolatuaren arduradun nagusienetako batzuk, martxoaren 3an Bilbon batzartuko dira, elkar elikatu eta beren jardun deliktiboarekin jarraitzeko asmoz. Hauek dira buruzagi bilatuenetako batzuk; ahalik eta zabalkunde zein laguntza handiena eskatzen dugu. Pertsona hauek atxilotzeko eta behingoz herritarren justiziaren eskuetan uzteko lagungarria izan daitekeen edozein informazio jakinaraztea eskertuko dizuegu.
http://alternatiba.net/idazlanak/3352/ahalik-eta-gehien-zabaldu
Beren alfonbra gorria Troikarentzat
1984an, Deustuko zubia Euskalduna zubian ontzioletako langileak protagonista izan zituen borroka eman zen, Felipe Gonzalezen gobernuaren berregituratze industrial bortitzaren kontrako borroka. Langileak klase agintarien kontra, tiragomak pistolen aurka. 30 urte beranduago, Bilboko itsasadarreko bazter berberak, langile duintasunaren eredugarri izan zena lotsaren paisai bilakatuko da. (artikulu hau gazteleraz baino ez dago)
http://alternatiba.net/es/idazlanak/3364/su-alfombra-roja-para-la-troika
Zuen lan-esku merkea abortatuko dugu
Inauterietako jaialdi ez ohikoa izango da Bilbon antolatutako nazioarteko goi bileran. Bertan oso pertsonaia ezagunak desfilatuko dute, guztiak ardi larruz jantzita eta euren hitzaldietarako, egonkortasuna, hazkundea edota ekonomia bezalako izen eufemistikoak erabiliko dituztenak. Hamaika hitz polit horiek, errealitate gordina ezkutatzen dute: gure bizitzei eta bizitzari berari, inposatzen dioten pobrezia eta prekarietatea, hain zuzen.
http://alternatiba.net/idazlanak/3363/zuen-lan-esku-merkea-abortatuko-dugu
EAJk Legebiltzarrean berretsi du mundua pobretu izanaren errudun nagusien biltzarrari ematen dion babesa
Oskar Matute Alternatibako bozeramaile eta EHBilduko legebiltzarkideak jardunaldi hori "mundua pobretu izanaren errudun nagusien biltzar erraldoi" gisa definitu du. Hain zuzen ere, Matutek bertaratuko direnak eta euren erakundeak jo ditu "demokraziaren murriztearen, lan eta giza eskubideak suntsitzearen" erreduntzat, "baita Euskal Herriari dagokionean ere", gaineratu du. Koalizioak eskua luzatu dio EAJri, gailurrari eman dion babesa erretiratzeko.
Kontuz! Nazioarteko krimenaren arduradunak Bilbon
Hauek dira gaizkileen lider bilatuenetako batzuk, ahalik eta gehien zabaltzea eskatzen dugu: Christina Lagarde, Jeroen Dijsselbloem, Karel de Gucht, Francisco González, Ignacio Sánchez-Galán, Mariano Rajoy, Luis de Guindos, Iñigo Urkullu, Iñaki Azkuna, Juan Carlos I. Adi zuen diru zorroei, kontu korrontei eta zerbitzu publikoei.
EAJ, PP eta PSOEren parte-hartze ereduak herritarrek Udalbatzarretan hitza izateari uko egiten jarraituko du
Alternatibako kide eta EHBilduko Bilboko zinegotzi Ana Etxartek Udalbatzaren araudia aldatzeko proposamena eraman du Osoko Bilkurara. Herritarrek Udalbatzarretan hitza izateko eta proposamenak aurkezteko eta defendatzeko aukera izatea zuen helburu EHBilduren proposamenak. EAJk, PPk eta PSOEk bat egin dute eta agerian utzi dute aipatutako hiru alderdien parte-hartze ereduan herritarren hitzak tokia ez duenik.
Oraindik beharrezkoa den oihua: Intsumisioa
Mugimendu intsumisoak, gogoratzen digu legala den guztia ez dela zertan zilegi izan behar, legala den guztia bidezkoa ez dela, legala den guztia demokratikoa ez dela… Eta horregatik, altxatzeko ahalmena eta betebeharra dugu, gure ahotsa entzunarazi, zilegi ez diren lege edo egoeren aurrean. Letra larriz idatzitako demokrazia berreskuratu, herriaren boterearen zentzua berreskuratu, baita parte-hartze konprometitua ere, ardurak eskatuz.
http://alternatiba.net/idazlanak/3350/oraindik-beharrezkoa-den-oihua-intsumisioa
Asier Vega: Kapitalaren hirukoaren hitzarmen fiskalari esker, Bizkaian aberats izatea oso merke ateratzen da
Alternatibako kide eta EHBilduren Bizkaiko batzarkide Asier Vegaren parte-hartzea Bizkaiko Batzarrean EAJ-PSE-PP hirukoaren hitzarmen fiskalaren inguruan hitz egiteko; Aberatsenei oraindik gutxiago ordaintzeko eskubidea ematen dien hitzarmen, alegia.