Martxoak 8: Gure askatasuna borrokatuz
Aurten, aurreko urteetan bezala Euskal Herriko Koordinadora feministak kanpaina bateratu bat antolatu dugu. Kanpaina honekin gaur egun indarrean dagoen sistema heteropatriarkala salatzera eta errotik nahi dugu eraldaketa aldarrikatzera gatoz. Euskal Herriko koordinadoretan parte hartzen dugun talde feministak eta emakume taldeak oso anitzak gara eta errealitate ezberdinak ditugu, dena den Martxoak 8aren inguruan batzen gara, badakigulako gure eskubideen eta askatasunaren aldeko borroka bateratua dela.
http://alternatiba.net/idazlanak/3367/martxoak-8ko-mobilizazioak-hiriburuak
Emakumeen eskubideetan emandako atzerapausoen aurrean elkarlan sareak sortu eta berdintasunaren alde borrokan jarraitzeko deia
Baina egoera gordin hau, etsipenean erortzeko baino, gure egoeraz jabetu eta erantzuteko baliatu behar dugu. Elkarlanean aritu, atzerapausoak identifikatu eta aurrera egiteko sare sendoak sortu. Helburua: gure bidea egitea, nahi duguna izateko. Hala, esparru guztietan, kalean zein erakundeetan, emakume eta gizon askeen Euskal Herria eraikitzeko konpromisoa hartu nahi dugu.
Alternatibak iraingarria deritzo de Andresek Euskadiko PPren kongresua martxoaren 8ko ospakizunari lehenesteari
Alternatiba Arabako bozeramaile Cristina Bereciartuak “irain larritzat” jo du Foru Aldundiak Euskadiko PPren kongresua emakumearen nazioarteko egunaren ospakizunari lehenestea, martxoaren 8ko ekitaldi ofiziala 6ra aurreratu baitu. Bereciartuak, Diputatu Nagusi Javier de Andresi “bere ardura arabar guztien ordezkari izatea dela” gogoratu dio “eta ez bere alderdiko bozkatzaileena bakarrik. Are gehiago, jarrera honekin agerian uzten du bere lurraldeko %50arren populazioaren jabekuntzan duen interes falta”.
EHBilduren aldizkari digitalaren 2. alea: Emakumeok erabaki, Euskal Herria feminista eraiki
Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala plazaratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon, martxoaren 8ari begirako irakurketa berezia. Zure posta elektronikoaren bidez zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.
Matute: Indarkeriaren benetako aurpegia miseriara, kaleratzeetara eta zapalkuntzara kondenatzen gaituzten horiena da
Info 7 irratiak Alternatibako bozeramaile eta Euskal Herria Bilduko legebiltzarkide Oskar Matutek elkarrizketatu du. Besteak beste, Troikaren Bilboko bisitaren harira galdetu diote, baina baita emakumeek pairatzen duten berdintasun falta martxoaren 8aren harira, edota Santutxuko auzotarrek asteon geldiarazi duten etxe kaleratzearen inguruan. (gazteleraz da elkarrizketa)
Europa, Espainia eta Euskal Herriko herritarren eskubideak kolpatzen jarraitu nahi dutela agerian utzi zuten Bilboko argazki lazgarriarekin
Bilbon martxoaren 3an egin zen Global Forum Spain gailurrak Troikaren politika murriztaileentzako estalpe moduan jokatu zuela uste du EH Bilduk. Koalizioaren iritziz, multinazionalen buruak eta ekonomia kontrolpean duten erakundeek austeritatean sakontzeko mezua helaraztera etorri ziren, ustez, hori baita krisitik ateratzeko bide bakarra. "Lotsagarria izan zen argazkia. Europako, Espainiako eta Euskal Herriko herritarren eskubideak kolpatzen jarraitu gura dutela agerian utzi zuten", adierazi du Oskar Matute legebiltzarkideak.
Gaur, atzo da (egunero bezala)
Etengabeko kiribil batean bizi gara. Marxek krisi zikliko izena eman zion honi, hazkunde garaiak bailaraz, hondoratzeaz edota amildegiz jarraituta, aurreko hazkunde mailaren araberakoak. Eta horietako amildegi batean gaude gu. Estutu, morroitu eta lapurtzen gaituzte, eta garai batetik hona, argazkiak sepia kolorean ateratzen dira. Etorkizuna, iragana dela saltzen digutehedabideetan.
http://alternatiba.net/es/idazlanak/3377/hoy-es-ayer-como-todos-los-d%C3%ADas
Troikaren aurrean Nazioarteko topaketak
“Troikaren aurrean, gure bidea: eraldaketa soziala eta burujabetza” nazioarteko topaketak egin ziren igandean Bilboko Zabalguneko azokan. Josu Juaristi EHBilduko eta harekin izan ziren Europako hainbat ordezkari: Trevor Ó Clochartaigh (Sinn Fein), Errikos Finalis (Syriza), Florian Wilde (Die Linke), Jorge Costa eta Belandina Vaz (Bloco de Esquerda), Herri Gourmelen eta Pierre Fourrel (UDB) eta Sandra Muzi (Sinistra Ecologia Liberta). Andaluzia, Galizia eta Aragoiko lagunak ere izan ziren.