Alternatibatik, Frente Farabundo Martí para la Liberación Nacional frontearen hauteskunde garaipena txalotzen dugu, tarte txikiarekin bada ere, El Salvadorrek beharrezko dituen eraldaketa sozialen bidea zabaldu duelako.
Beste bost urtez, garaipen berri honek, eta FMLNren eskutik, Amerikako herrialde txiki honetan herri klaseek botere harreman berriak eraikitzea ahalbidetu du, gehiengoaren mesederako joera batekin, hau da, klase pobreen mesederako lanean. Azken batean, herrialdeak ezkerrera egin dezan. Legealdi berriarekin hasiko den gobernu honek, aberastasun politiken birbanaketari eta herritar guztientzako Ongizate Estatuari bultzada erabakigarria emango diola uste dugu, oraingoan, presidente gerrilla ohiaren buru historikoa bat izanik.
Gerrilla honek ardura eta kemena izatea ondo erakutsi zuen 1992. urtean, bakerako akordioak sinatu zituenean. Aldi berean, egiaztatu zuen eta egun oraindik egiten du, indarrak elkartzeko prozesuak bultzatzearen bitartez arduraz jokatzen badakiela. Eta jokabide honek, urtetan eta urtetan El Salvadorreko herritarrak menderatuak izan zituen eskuin ultrakontserbadore, neoliberal eta kolpista hau hautestontzietan garaitzera eraman du.
Bukatzeko “hauteskunde gardenak eta bidezkoak izan badira ere, eskuin honek oraindik galtzen ez dakiela” adierazi dute. Oposizioko alderdiak, ARENA, gobernu legitimoa ez onartzeko mehatxua egin ostean, “azken asteetan erakutsitako indarkeriazko jarrera utz dezala” eskatu diote.