Alternatiba Aberri Egunaren atarian
Herri honetako ezkerraren helburua pertsona aske eta burujabeak osatutako nazio librea eraikitzea izan behar da. Eta honek bandera batetik bestera igarotzea baino askoz gehiago esan nahi du; erresistentziarako harresiak altxatzea esan nahi du, erakunde ilun eta antimodekratikoek inposatutako erabakien aurrean babesteko, Euskal Herriko langile klaseen duintasuna eta eskubideak zapaltzen dituztelako. Borrokak aktibatzea dakar, elkartasunerako, feminismorako, ekologiarako, internazionalismorako eta demokraziarako borrokak aktibatzea, eta Alternatibatik babesten dugu herritarrei hitza eman behar diegula, guzti hori Euskal Herri askea eta sozialista batetik egiteko.
http://alternatiba.net/idazlanak/3532/alternatiba-aberri-egunaren-atarian
Etxarte: Bilbon ez da betetzen instituzioen eta konfesio erlijiosoen artean egon beharreko bereizketa
Datozen opor egunetarako ekimen desberdinak antolatu dira Bilbon, horien artean ekitaldi erlijiosoak ere. Udalak, beste urte batez, ekimen erlijiosoak, iragartzeaz gain, diruz lagunduko ditu. Honen aurrean, EHBilduko Bilboko Udal taldeak administrazio publikoa eta konfesio erlijiosoen arteko bereizketaren beharra azpimarratu du. Sinesmen eta balore ezberdinetako pertsonen arteko elkarbizitza bermatuko duen eremu bakarra laikotasuna dela uste du ezkerreko koalizioak.
Matute: 2010ean jaio zenetik, Troikak milaka dozenaka pertsona zapaldu ditu Europa osoan
Alternatibako ordezkari eta EHBilduren parlamentari Oskar Matuteren partehartzea pasa den martxoaren 3an Bilbon ospatutako Troikaren kongresuaren bitartean gertatutako istiluen inguruan: "EHBilduk, bere helburuak erdiesteko soilik bide politiko eta baketsuak erabiltzeko konpromisoa azaltzen du, instituzionaletik desobedientzia zibilera doan esparru zabal horretan, indarkeri adierazpen eta estrategiak eta giza eskubide guztien urraketan errefuxiatuz. Hau da EHBilduren estatutuak diotena, zehazki, gure posizioa argi eta tinko horretatik abiatzen da eta ulertu egin behar da"
Jaurlaritzak gazteriarentzat enplegu duina sortu ordez beka prekarioak sustatzen ditu
Eusko Jaurlaritzaren Enplegu Planaren baitan dagoen Lehen Aukera programak “euskal gazteriarentzat enplegu aukera duinak sortu beharrean, baldintza prekarioak dituzten bekak ezartzen dituela” salatu dute gaur elkarte, sindikatu eta gizarte mugimendu ezberdinetako gazteek Gasteizen eskaini duten prentsaurrekoan. Bertan izan da Alternatibako koordinakunde nazionaleko kide Cristina Bereciartua.
Urrea: Emakume eta gazteak dira PNV, PP eta PSEren ereduak sortutako krisia gehien pairatzen dutenak
Euskal Herria Bilduk ordezkariak bildu dira Bilboko Unamuno plazan Urkullu lehendakariaren gobernuaren lehendabiziko 500 egunetako jarduna baloratzeko. Susperraldia irgartzen dute, bidetik milaka et amilaka lagun bazterrean utzi badiuzte ere, lehentasun gisa hartzen ez dituztelako. Diana Urrea, Alternatibako kide eta EHBilduko legebiltzarkidea, Pello Urizarrekin batera, koalizioaren irakurketa egin dute.
Bizkaiak arazo bat du hondakinen kudeaketarekin
Hondakinen kudeaketa oso gai serioa da. Lehen mailako erronka bat jendarte-eredu iraunkor baten alde egin behar dugunontzat. Ez dezagun ahaztu gainera, europar zuzentarauek, 2020an, birziklatu daitekeen guztia birziklatzera behartuko gaituztela. Norabide horretan aurrera-urratsak ematea denon ardura da, bereziki instituzio publikoena.
http://alternatiba.net/idazlanak/3520/bizkaiak-arazo-bat-du-hondakinen-kudeaketarekin