Hogei lagun inguruk parte hartu dute atzo goizean Bizkaiko Aldundiaren jauregiaren aurrean eginiko kontzentrazioan, Jose Luis Bilbaori Kutxabank pribatizatzeko egitasmoaren aurrean iritzia eman dezala eskatzeko. Izan ere, BBK Kutxabank-eko akziodun nagusia da. Alternatibako kide eta EHBilduren Bizkaiko batzarkide Asier Vegak, Maribi Ugarteburu EHBilduko legebiltzarkidearekin batera, anbiguotasunak uzteko eskatu diote Ahaldun Nagusiari, esan dezala behingoz bizkaitarron aurrezkiekin sortutako patrimonioa galtzearen alde dagoen edo ez.
Asier Vega batzarkideak:
Bizkaiko batzar nagusietako EHBilduren taldearentzat ezinbestekoa da erakunde hau Kutxabank pribatizatzeko edozein egitasmoren kontra argi kokatzea. Ez dezagun ahaztu BBK, bizkaitarron kutxa, Bilboko eta Bizkaiko kutxen fusiotik sortutakoa, Kutxabanken akziodun nagusia dela.
krediturako sarrera Bizkaiko enpresa txiki eta ertainetarako funtsezkoa den unean eta egoera ekonomikoak babes sozialerako inbertsio handia beharrezkoa egiten duenean, galera lazgarria litzateke Kutxabank banku pribatuan eraldatu eta helburu sozialak ahaztea. Horregatik diogu bizkaiko aldundia herrialde honetako pertsonen interesak defendatzera behartuta dagoen heinean pribatizazio plan ororen kontra egin beharko duela.
Guzti honengatik, agerraldi eskaera egin diogu Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiari, argi eta garbi eta zuzenean azal dezala Kutxabankeko presidentearen pribatizazio egitasmoen aurrean zer nolako jarrera duen. Jose Luis Bilbao Kutxabank pribatizatzearen alde dagoen jakin nahi dugu eta, hala ez bada, pribatizazioa ekiditeko zer egin asmo duen azaldu beharko digu. Ez dago anbiguotasunean gelditzerik: pribatizazioa eta lapurreta babestu edo kutxabank publikoa eta sozialaren alde lan egin.
Maribi Ugarteburu legebiltzarkideak:
EH Bilduk PP eta PNV bultzatzen ari diren Kutxabank pribatizatzeko plana indar guztiekin salatu nahi du. Ez dago arrazoi legalik, eta are gutxiago ekonomiko edo sozialak, Kutxabank pribatizatzeko. Kutxabank pribatizatzeko plana soilik PP-k eta PNV-k Kutxabank banku pribatua bihurtzeko borondateari lotuta dago, beraien urrengo urratsa Kutxabank euren inguruko sektore ekonomikoen eskuetan uztea delarik. Pribatizatzea ez da derrigorrezkoa: pelotazo eta lapurreta besterik ez da.
Argi ta garbi esna behar dugu ez dagoela inongo europar legerik Kutxabank pribatizatzera behartzen duena, entitate honek ez dituelako jaso diru laguntza publikorik eta bere kudeaketa ez delako gelditu interbentziopean. Banku Fundazioen Legeak ere ez du eskatzen akzioak inbertsore pribatuei saltzea. Kutxabanken %100 esku publikoetan mentendu daiteke, mantendu behar da. Horretarako badaude aukera legalak eta bideragarriak.
Kutxabankek 76.000 milioi kudeatzen ditu, euskal herritarron auzrrezkiak direnak. Herri honentzat baliabide hauek estrategikoak dira. Diru hau guztia tokiko enpresak finanziatzeko, finantza zerbitzuak baldintza zintzoetan emateko eta Gizarte Ekintza ordaintzeko erabili behar dira. Pribatizazioak helburu hauek betetzea ekidituko luke.
PP-k eta PNV-k Kutxak lapurtu nahi dizkigute euren lagunei oparitzeko eta horregatik sekretu eta gezurren atzean izkutatzen dira. Eskandalua da, lotsagarria. Euskal gizarteak ez du nahi Kutxabankekin Nafarroako Kutxarekin burutu duten likidazio prozesu berbera errepika dezaten.
Horregatik lapurreta hau gauza ez dadin erantzun dezatela eskatu nahi diogu jendarte osoari eta baita ere alderdi, sindikatu eta beste eragileei. Guk Kutxabanken pribatizazioari aurre egingo diogu behin eta berriz, kaleetatik zein insituzioetatik.
https://scontent-a-mad.xx.fbcdn.net/hphotos-frc3/t1.0-9/1509253_843449792339005_1953946348_n.jpg
https://scontent-b-cdg.xx.fbcdn.net/hphotos-frc1/t1.0-9/10155667_843449402339044_1352650511_n.jpg
https://scontent-b-cdg.xx.fbcdn.net/hphotos-prn1/t1.0-9/603591_843449339005717_1837752419_n.jpg
https://scontent-b-cdg.xx.fbcdn.net/hphotos-prn2/t1.0-9/10006258_843449519005699_859721213_n.jpg
https://scontent-b-cdg.xx.fbcdn.net/hphotos-frc3/t1.0-9/10156069_843449755672342_977717160_n.jpg