Atzo, apirilak 15, Alternatibak eta Gorripideak elkarrekin antolatutako ‘Troika Pikutara! No te dejes exprimir más‘ hitzaldia egin genuen Gasteizko Aldabe Gizarte Etxean. Bertan, ekonomilari eta sindikalista Iñaki Uribarren parte-hartzea izan genuen. Hitzaldiari hasiera emateko, Alternatibako kide Maite Elizondo izan genuen gurekin eta hiltzaldiari itxiera emateko, eztabaida interesgarria eman zen, non bertaratutakoek ere haien ekarpenak egiteko eta ideiak plazaratzeko aukera izan zuten.