Bizitza duina, anitza eta askearengatik
Eredu kapitalista eta neoliberalarentzat, pertsonak beren ekoizteko eta kontsumitzeko ahalmenarengatik baino ez dira haintzat hartzen, horregatik, zenbait kolektibo, tartean aniztasun funtzionala duten gizon-emakumeek osatutakoa, sistemaren logikarentzat zama ekonomikoak baino ez dira. Ondorioz, kolektibo honetan bazterketa soziala gero eta gehiagotan ematen da, pobrezia goraka doa eta gizartearekiko isolamendua gertatzen da. (artikulua gazteleraz dago)
http://alternatiba.net/es/idazlanak/3646/por-una-vida-digna-diversa-y-libre
Diana Urrea: Desarrollismoa, frackinga eta nuklearren aurrean elikadura burujabetza eta ama lurra defendatuko ditugu
Ekitaldia egin zuten Muskizen Diana Urrea Alternatibako kide eta EHBilduko legebiltzarkideak eta Aitziber Ibaibarriaga EHBilduren Bilboko udaleko bozermailea. Bertan, Euskal Herri feminista, ekologista eta internazionalista aldarrikatu ez ezik, bizi dugun garai politiko berria honen garrantzia azpimarratu zuten: "Bakeak ere behar du EHBilduren ahotsa Europara eramatea. Ahots sendoa, konponbidearen alde dauden herritarren gehiengoaren aldarrikapenak, Europako instituzioetara eramango dituena"
EHBilduren hitzaldia Oskar Matute eta Sabino Cuadrarekin Europako Hauteskundeen inguruan
Pasa den maiatzaren 20an, Gasteizko Probintzia plazan Alternatibako bozeramaile eta EHBildure parlamentari eta Amaiurreko ditutatu Sabino Cuadrarekin egindako solasaldia Europako hauteskundeen harira.
Asier Vega: Eredu sozioekonomiko justu eta solidarioa aldarrikatzera goaz Europara, hemen bezala beste eredu bat eraiki nahi dugulako. Behetik eta ezkerretik
Pasa den maiatzaren 17an, Alternatibako kide eta EHBilduren Bizkaiko batzarkide Asier Vegaren partehartzea Lezaman Europarako Hauteskundeen harira. Herriko askok gerturatu ziren ekitaldia babestera. Gora Txorierri gorria!
Oskar Matuteren parte-hartzea Puyalon-Os Pueblo Deciden-ren ekitaldi nagusian Zaragozan
Pasa den maiatzaren 16an, Aragoiko Puyalón de Cuchas-eko kideek gonbidatuta Zaragozara gerturatu ginen Os Pueblos Deciden hautagaitzaren ekitaldi nagusian izatera. Hemen duzue Alternatibako bozeramaile eta EHBilduren parlamentari Oskar Matuteren parte-hartzea.
Igor Nabarro: Ez dugu sistema hau berreraiki nahi, apurtu baizik justizia sozialean eta elkartasunean oinarritutakoa eraiki ahal izateko
Alternatibako kide eta EHBilduren Europarako Hauteskundetarako zerrenkide Igor Nabarrok Arabako Añana herrian egindako partehartzea pasa den maiatzaren 17an. Herriko pertsona asko hurbildu ziren ekitaldia babestera.
Oskar Matute: Elite finatzarioek bahitutako Europa honek falta duena demokrazia da
Pasa den astean, Alternatibako bozeramaile eta EHBilduren parlamentari Oskar Matutek Altzan (Donostia) egindako partehartzea Troika eta Euskal Herriko herritarren bizitzarengan dituen ondorioen inguruan aritu zena. Honen harira, hurrengo maiatzaren 25ean bozkatzera ateratzeko garrantzia azpimarratu zuen, ezkerretik eta behetik guztia eraldatzeko helburuarekin.
EHBilduren aldizkari digitalaren 7. alea: Europako Hauteskundeak
Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon, Europako Hauteskundeen ale berezia.
http://alternatiba.net/idazlanak/3620/ehbilduren-aldizkari-digitalaren-7-alea-europako-hauteskundeak