Silvia Federicirekin Bilbon antolatutako topaketaren bideoak
Pasa den maiatzaren 14an, Alternatibatik pentsalari feminista eta 'Calibán y la Bruja' eta 'Revolución en punto cero' bezalako tituluen idazle Silvia Federici gonbidatzeko eta Bilbon entzuteko ohorea izan genuen. Gainezka zegoen Bilborock aretoan, Federicik kapiotalismoaren biziraupena ziurtatzeko emakumearen gorputzak gordetzen duen paperaz hitz egin zigun. Federicirekin batera, Feministalde eta Abortatzeko eskubidearen aldeko plataformaren kide Anabel Sanz izan zen ikuspuntu lokalagoa emateko eta ondorengo eztabaida bideratzeko.
Euskal ezkerraren indarra nagusi izateko
Alternatibako bozeramaile Oskar Matuteren gogoeta laburra pasa den igandeko Europako hauteskundeen emaitzen harira: "Argi gelditu da borrokan jarraitzen dugula, herri honetako ezkerraren zati garrantzitsu batekin lotura dugula, ezinbestekoa denarekin, kopuruagatik eta oinarri antolatuagatik, Euskal Herritik erregimenarekin hausteko prozesua sortzeko".
http://alternatiba.net/idazlanak/3658/euskal-ezkerraren-indarra-nagusi-izateko
Gipuzkoak 28 milioi euro erabiliko ditu pobreziari eta gizarte bazterketari aurre egiteko
Gipuzkoako Foru Aldundiak 28.500.000 euro inguru erabiliko ditu aurten pobreziari eta gizarte bazterketari aurre egiteko, azken hiru urteetan aurrekontua % 44 goratu duen esparru honi jarraipena emateko. Iaz 14.080 pertsona ahultasun egoeran zirenak babestu zituen foru administrazioak, bere zerbitzu eta laguntza ekonomikoen bitartez. Azken helburua da pertsona horien gizarteratzea eta ahalmentzea, parte hartze aktiboa lantzen duten gizarteratze prozesuen bitartez.
David Pina: Legealdia bukatzeko urtebete faltan, udal honek enplegua sortzeko politiketan ez du deus egin
Alternatibako kide eta Gasteizko Udalean EHBilduren zinegotzi David Pinaren osoko bilkuran parte-hartzea Eusko Jaurlaritzak finantzatutako euskal instituzio desberdinetan praktikan jarri beharreko enplegu planen inguruan. Pinak bere kezka eta bere taldearena plazaratzen du, azken hiru urteetan, enpleagua sortzeko eta aktibazio ekonomikoa sustatzeko udalak erakutsitako geldotasunaren aurrean.
Euskal Y, eredu zaharkitua
AHTren balio erantsia denbora da, eta geltokien arteko distantzia ahalik eta txikiena den heinean gero eta laburragoa izango da. Mapari begiratzearekin aski dugu, bestelako azalpenik gabe. Erretagarritasun ekonomikoari dagokionez, baztertua dago. Europako Batzordearen arabera hemen proiektatutakoaren moduko sistema batek bederatzi milioi bidaiari izan beharko lituzke errentagarri izateko, De Rus-ek zortzi milioitan kokatzen badu ere. Ez gehiago… ezta gutxiago ere.
http://alternatiba.net/es/idazlanak/3626/la-%E2%80%98y%E2%80%99-vasca-un-modelo-obsoleto
Amaia Agirresarobe: Prekarietatean bizi eta laguntzarik jasotzen ez duten pertsonak gero eta gehiago dira Bizkaian
Alternatibako bozeramaile eta Bizkaiko EHBilduren batzarkide Amaia Agirresarobek, EHBilduren eta Bizkaian baztertze sozialaren kontra borroka egiten duen Hirugarren Sektoarearen izenean, babes sozialerako sistema indartzeko neurriak aurkeztu ditu osoko bilkuran. Zehazki, Barneratze-sozialerako Laguntza Berezien gaineko aldaketa aurkeztu du, Bizkaian pobrezian eta prekaritatean bizi diren pertsona guztiek haien egoera hobetzeko sarrera ekonomikoa jasotzeko eskubidea bermatuko duena.
http://alternatiba.net/node/3625
AHTko lanak gelditu eta gertatzen ari dena gardentasun osoz ikertzea eskatu du EHBildu
AHTko lanetan gertatzen ari diren irregulartasun guztiak eta diru xahuketa larria salatu eta obrak gelditzeko eskatu zuen EH Bilduk Abandoko geltokian egindako agerraldian, Oskar Matute Alternatibako kide eta EHBilduko legebiltzarkide eta Maribi Ugarteburu, bera ere koalizioko parlamentaria Gasteizen.