Alternatibako Koordinakunde Nazionaleko kide Maite Elizondok pasa den maiatzaren 13an Hondurasko Libre alderdiko kideei bere elkartasun osoa adierazi nahi izan die, Kongresuko presidente Mauricio Olivak baimendutako estatuko segurtasun indarrek egindako utzarazte basatiaren biktima izan zirelako. Gainera Olivak, hau gutxi balitz, Rafael Alegria, Esdras Amado Lopez eta Manuel Zelaya Rosales diputatuak epai politiko batera eramatearekin mehatxatu zituen.
Bide batez, Elizondok “Rafael Alegriak, sufritutako eraso bortitza” salatu du, “txosten medikuaren arabera ezkerreko besaurrean haustura, gas negar-eragileen ondorioz bronkioen buxadura eta gorputz osoan jasotako ostikoen eraginez traumatismo abdominal garrantzitsua dituelako”.
Alderdi ezkertiarreko bozeramaileak azpimarratu duenaren arabera “Librek kudeatutako geldialdi baketsu baten ondorioz gertatu zen erasoa, Kongresu Nazionaleko agintariei hemizikloan Libreren diputatuei kasu egin diezaietela exijitzeko egin zena”. Aldi berean, Hauteskunde Epaitegi Gorenean eta Pertsonen Erregistro Nazionalean Libre alderdiko ordezkari bat sartzeko eskatu dute, 2013ko azaroko hauteskundeetan jasotako babes zabalari kasurik egin gabe, erregimenak kanpoan utzi zituelako. Halaber, ez ditu ahaztu nahi izan Aternatibako bi kidek, Maite Elizondok berak eta EHBilduren Bilboko zinegotzi Ana Etxartek, boto kontaketa prozesuan begirale lanetan zeundela antzemandako irregulartasun larriak.
Bestaldetik, aipatutako ekintza guztiak nekazari mugimenduaren laguntzarekin egin direla gogoratu du ere, “Manuel Zelaya presidenteak emandako estatu kolpearen ostean eta egun oraindik ere gogorki zapaldua dagoen sektorea”.
Bukatzeko, Alternatibatik Hondurasko Alianza Campesina osatzen duten nekazal erakunde guztien lana gailendu nahi izan dute, hilabete asko daramatzatenean laborantza arazoari irtenbidea emango dion lege erreforma berria idazten. Pasa den apirilaren 9an Alegria diputatuak Kongresu Nazionaleanaurkeztutako “Elikatze Subiranotasun eta Garapen Sozialerako Genero berdintasunezko Nekazaritzaren erreforma integrala” izeneko lege honek oso helburu zehatzak ditu: herriaren berdintasuna, burujabetasuna, garapen soziala eta etorkizuna bera”.