Alternatibako kide eta Bizkaiko EHBilduren batzarkide Asier Vegaren partehartzea osoko bilkuran Garoñako zentral nuklearren irekiera berriaren harira.
Gaurko interbentzioa 2012ko Otsailaren 29ko osoko bilkuran Garoñaren inguruko eztabaida bukatu nuen esaldiarekin hasiko dut:
Garoñako zentral nuklearra zaharkitua ez ezik, arriskutsua, ez segurua, ez beharrezkoa da, eta amortizatuta eta ordezkatua dago. Horregatik, EHBildutik zentralaren berehalako eta betirako itxiera agintzeko garaia dela adierazi nahi dugu.
Izan ere, 25 urte funtzionatzen egoteko diseinatu eta eraiki zen, baina 43 urte eman ditu martxan.
Baieztapen honekin oso argi uzten dogu zein den gure jarrera Santa Maria de Garoñako zentral nuklearraren inguruan. EHBildurentzat Garoñako zentral nuklearra aspaldi deuseztatu beharreko energi iturria da zaharkitua dagoelako, arriskutsua delako eta ez delako beharrezkoa.
Baina azkenaldian ugari izan dira Garoñako zentral nuklearra berriz irekitzeko asmoen inguruen izan ditugun berriak. Ugari bezain nahasiak izan dira gainera.
Garoñako zentrala berriz irekitzeko edo kontrara, behin betiko zarratzeko erabakien atzetik arrazoi teknikoak eta interes ekonomikoak daudela entzun dugu, baita Garoña Alderdi Popularraren energia politikaren ikur bilakatu dela ere.
Arrazoiak arrazoi, Euskal Herriko gizarteak azken urteotan, behin eta berriz eta modu masiboan eskatu du Estatuko zentral nuklear zaharrenaren itxiera. Euskal Herriko zenbait Instituzioetatik ere, horien artean Batzar Nagusi hauek, azken hamarkadan sarri azaldu dira gai honen inguruan, zentralaren itxiera behin eta berriz eskatuz.
Hala ere, azken urteotan Madrilgo Gobernu ezberdinek zentralaren bizitza luzatzen tematu dira Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak igorritako txostenetan baliatuz eta ingurugiroa eta milioika pertsonen osasuna eta etorkizuna alde batera utziz.
Espainiako Gobernuak gai honi lotuta egindako azken mugimendua ere norabide berean doa. Izan ere, Madriletik otsailaren 21ean araudia aldatzeko hartutako erabakiak, Burgosko zentral nuklearra berrabiatzeko egin behar den bidea errazten du. Oro har, zentral nuklear guztien baldintzak samurtzen dituen araudi aldaketaz hari gara.
Aldaketa horren bitartez, besteak beste, Rajoyren gobernuak Endesa eta Iberdrolak eratzen duten Nuclenor enpresari ustiapen baimena berritzeko bidea erraztu dio, eta uztailaren 5era arteko epea eman dio Garoña berriro irekitzeko baimena eskatzeko.
Bien bitartean, Espainiako Gobernuko presidenteak zentrala berriro martxan jartzeko erabakia “teknikoa” dela dio eta itxaron beharra dagoela Nuclenorrek eskaria aurkeztu eta Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak txostenak idatzi arte.
Baina egia esan irizpide teknikoak kontutan hartzen baditugu zentralak behin betiko itxita beharko luke egon, 2009tik ez direlako segurtasuna hobetzeko lanik egin.
Gainera Fukushiman gertatutako istripu larriak alarma guztiak piztu zituen eta Europatik segurtasun neurri berriak agindu zituzten. Neurri hauek betetzeko, Nuclenorrek 130 milioi inguru inbertitu beharko ditu Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak derrigortuta, Garoñako zentrala berriz martxan jarri nahi baldin badu.
Horrez gain, garrantzi handiko beste gabezia batzuk ere baditu, besteak beste, ez du erabilitako erregai erradiaktiboa gordetzeko lekurik, erabilitako ura Ebro ibaira itzuli aurretik hozteko sistema berriak behar ditu eta erreaktorearen ontzia sakon aztertu beharko litzateke pitzadurarik ba ote duen ikusteko. Lan guzti hauengatik 20 milioi gehiago inbertitu beharko lituzke Nuclenorrek. Guztira 150 milioi euroko aurrekontuaz hitz egiten hari gara.
Gainera Garoñak jarduera eten zuenetik, 2012ko abendutik, ez da ekoizten zuen energia elektrikoaren beharrik izan. Estatu espainolaren sistema elektrikoan ekoizten den energiaren % 1,5 baino gutxiago zen Garoñak ekoizten zuena.
Beraz, nahiko argi geratzen da zentral nuklearra berriro zabaltzeko arrazoiak teknikoak ez ezik, ekonomikoak eta politikoak direla.
Horren adibide, azken 20 urteetan zentral nuklearraren segurtasunaz arduratu diren pertsonak ustekabean kanporatuak izatea Segurtasun Nuklearreko Kontseilutik eta Garoña errentagarri izateari utzi diola Nuclenorrek behin baino gehiagotan aipatzea.
Horregatik guztiagatik eskatzen diogu Espainiako Gobernuari, ez ditzala interes ekonomiko pribatuak interes orokorraren gainetik jarri. Jokatu dezala arduraz behingoz. Garoñako zentrala eraisteak ez diola Estatuari kosturik suposatuko, eta horrela izanda, onartezina dela Iberdrola eta Endesa enpresen interes partikularrak lehenestea, milaka pertsonen segurtasunaren eta ingurumenaren aurretik.
Baina Espainiako Gobernuaz aparte, Garoñako zentrala kudeatzen duten enpresei, Endesa eta Iberdrolari, ere eskatzen diogu ez dezatela zentrala berriz martxan jarri horrek suposatzen duen arriskuagatik. Zentral hau amortizatuta daukatela eta gainera bere bizi iraupena aspaldi agortu zela ere gogoratu nahi diegu. Baina batez ere, eskatu nahi diegu ez dezatela Madrilgo Gobernuarekin Garoña kromo trukaketarako erabili beraien interesen mesederako.
Termino de la misma forma que he empezado esta intervención. Recordando que la central nuclear de Garoña es peligrosa y obsoleta.
Ahora solo hace falta dar el último paso para zanjar de manera positiva una reivindicación de muchos años. Ya solo falta decretar el cierre irreversible de la Central Nuclear de Santa María de Garoña y comenzar con su definitivo desmantelamiento sin más demora.
Sabiendo lo obsoleta y peligrosa que es la central de Garoña, que ha sobrepasado con creces su vida útil, sabiendo que en estos momentos no es rentable ni tiene ningún tipo de interés desde el punto de vista energético, cuales son las razones por las que el PP está obcecado con la reapertura de Garoña?
Pues blanco y en botella…
1º la promesa electoral que hizo el PP diciendo que ellos no serían quienes cerraran la central. Algo que no os debería importar demasiado ya que son ustedes los campeones del mundo en incumplir promesas electorales.
2º porque en este caso, queda más que claro que ustedes están al servicio de las grandes empresas del oligopolio energético.
Están haciendo lo imposible para reabrir Garoña. Están haciendo lo imposible para facilitar a Iberdrola y Endesa a que no les cueste demasiado dinero ni esfuerzos reabrir la central.
FACTURA: Lo que encarece la factura de la luz, no son las energías renovables, son las subvenciones al carbón, la moratoria nuclear, el coste de la gestión de los residuos nucleares (2013), los coste extrapeninsular. Los costes de distribución y comercialización, las primas al régimen especial que recibe Zabalgarbi entre otros…
No es cierto que las energías renovables encarezcan la factura de la luz
DEMANDA: De la misma forma que no es cierto que Garoña sea necesaria para el abastecimiento eléctrico. Lleva año y medio cerrada…
Desde hace varios años, el sistema eléctrico español es exportador, y vende a otros estados limítrofes la electricidad que le sobra, que es más del doble de lo que producía Garoña anualmente.
Hay mas oferta que demanda. Y en estos momentos de bajada de la demanda eléctrica, lo que les sobra a estas empresas es la producción renovable, por eso interpelamos a Iberdrola y Endesa.
PARO: Que los culpables de que los trabajadores de la central de Garoña se vayan al paro si se produce el cierre sean quienes exigen el cierre, me parece una afirmación tan cínica.
Y que pasa con los gobernantes que han abandonado durante décadas esta comarca castellana sin realizar una mínima inversión en industria. Sobre todo sabiendo que el cierre, tarde o temprano, tendrá que producirse.
Apelar cínicamente al derecho de los trabajadores para mantener Garoña, sin tener en cuenta todos los demás elementos; seguridad, la demanda energética y la viabilidad económica, me parece de un simple.