EH Bilduk deia luzatu nahi die orain dela 35 urte haustura demokratikoa eragotzi zuten eragile politikoei, ez dezaten orain gauza berbera egin. Egin ezazue Euskal Herriaren aitortzaren eta erabakitze eskubidearen aldeko hautua. Koroarekin akordio berriak, Euskal Herriaren “enkajea” Espainian… orain 35 urteko akats berberak errepikatzea litzateke.
Benetako haustura demokratikoa eman dadin lanean jarraituko du EH Bilduk. Gure herriak bere geroaren jabe izateko eskubidea duelako, eskubide hori gauzatzeko borrokan jarraituko dugu. EH Bilduk Euskal Herriaren burujabetza osoaren aldeko hautua egina dauka, Euskal Errepublikaren aldekoa alegia, eta norabide horretan indarrak biltzeko deia egiten die herritarrei.