Gipuzkoako Foru Aldundiak 123 neurri jarri ditu abian gaur arte, indarkeria matxista borrokatzeko eta eremu laboral, sozial, kultural eta ekonomikoan gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatzeko. Ekimen horren bidez, non zortzi kartel ditugun emakumeek Gipuzkoan bizi duten egoerari buruz baieztapen bana dutela, ezagutzera emango da zer aurrerapen egin diren berdintasunaren eremuan, foru departamentuei, Lurraldeko udalei eta are enpresa pribatuei eragiten dien neurriei esker.
Ugartek gogora ekarri du Gipuzkoako emakumeek zokoratuta jarraitzen dutela hainbat eremutan; baita ekonomikoan ere. Ekimen horren bidez, non zortzi kartel ditugun emakumeek Gipuzkoan bizi duten egoerari buruz baieztapen bana dutela, ezagutzera emango da zer aurrerapen egin diren berdintasunaren eremuan, foru departamentuei, Lurraldeko udalei eta are enpresa pribatuei eragiten dien neurriei esker.
Ugartek gogora ekarri du Gipuzkoako emakumeek zokoratuta jarraitzen dutela hainbat eremutan; baita ekonomikoan ere. Emakumeen batez besteko errenta 11.857 eurokoa da Gipuzkoan; 23.224 eurokoa, aldiz, gizonezkoena. Emakumeen erdia ez da iristen 9.000 euroko errentara urtean, eta heren bat 1.500 euroren azpitik dago. “Egoera horren aurrean, sektore pribatuak ere berdintasunarekin bat egin dezan saiatu behar gara eragile publikoak”.
Bide hori jorratu zuen Aldundiak 2013ko urtean, obra publikoetarako Gizarte Klausulen Foru Araua onartu baitzuen. Foru Arau horretan, hainbat eskakizun egiten dira; esate baterako, lan baldintzetan hobekuntzak dakartzaten berdintasuneko planak egitea; sektore maskulinoetan emakumeak kontratatzea; eta erantzunkidetasuna ea kontziliazoa sustatzea
Erabaki horri esker, 2013ko urtean bikoiztu egin dira berdintasun klausulen kopurua, eta halakoak jasotzen dituzten kontratazio espedienteen kopurua ere bai: lehen, 32 kontratu ziren –13,7 milioi euro, guztira–, eta orain, berriz, 71 kontratu –26,9 milioi euro, guztira–.
Beste aldetik, emakumeen diskriminazioaren aurkako borrokan badago Aldundiak berebiziko garrantzia ematen dion beste sektore bat: zaintzarena da. Eremu bereziki femenino eta prekarioa da, ezberdinkeriak erabat kolpatua. Horregatik, Gizarte Politikako diputatuak azpimarratu duenez, garrantzi handia du zaintzako langileei baldintza duinagoak dakarzkien politika publikoak erabakitzeak, bai arlo profesionalean bai familiakoan. Arlo profesionalari dagokionez, diputatuak gogoratu du Aldundiak jarrera aktiboa mantendu zuela adinekoentzako egoitzetan eta eguneko zentroetan ez zedin Espainiako lan erreforma aplikatu, eta 4.200 langilek eskatzen zituzten soldata igoerak bere gain hartu zituela.
Familiaren ingurunean, zaintza lanak gehienbat emakumeen esku daude oraindik. “Aldundiaren ikuspegitik guztiz garrantzitsua da zaintza zerbitzuak profesionalizatzea, alor horretako langileen lan baldintzak duin bihurtzea eta, orobat, emakumeei gero eta zerbitzu eta laguntza gehiago eskaintzea, beren borondatez erabaki dezaten zaintza lanak beren gain hartu edo ez hartu, eta, beren gain hartzekotan, nola hartu. Arrazoi horregatik, erakunde honek ez du Espainiako Gobernuak Mendekotasunaren Legean agindutako murrizketatatik bat bera ere aplikatu Gipuzkoan. Guztiz alderantziz jokatu dugu, gehitu egin baititugu adinekoentzako eta ezgaituentzako baliabideak eta prestazio ekonomikoak”. Zehazki, Laguntza Pertsonalaren Prestazio Ekonomikoaren hedadura zabaldu izana aipatu du diputatuak: etxean zaintzaileak kontratatzeko laguntza horren bidez 1.000 enplegu baino gehiago sortu dira urte batean.
Rodriguezek azpimarratu nahi izan du, baita ere, Gizarte Politikako Departamentua indarkeria matxistaren aurka egiten ari den ahalegina. Halatan, zerbitzu berriak definitu eta sortu dira eta 1.000 biztanle baino gutxiagoko hogeita bat udalerriri laguntza eman zaie indarkeria matxista prebenitzeko, bereziki gazteen artekoa.
Berdintasuneko zuzendariak udalerri batzuetan lantzen ari diren egitasmoak azpimarratu ditu. Esate baterako, Irun eta Hondarribian, urteko jaietan eta jarduera sozio-kulturaletan gertatzen den diskriminazioa dela eta, edo Tolosan, non esperientzia pilotu bat egiten ari diren emakumeak elkarte gastronomikoetan baldintza berdinetan sar daitezen bermatzeko.
“Ari Gara” kanpainan aipatzen da, baita ere, Gipuzkoako udalen % 70, Aldundiaren laguntzarekin, lanean ari direla diskriminazioarekin bukatzeko, eta, bereziki, 10.000 biztanle baino gutxiagoko 40 udalerritan berdintasunaren aldeko politika publikoak sustatzen ari direla. Kanpainak, azkenik, leku bat eskaintzen dio mugimendu feminista egiten ari den lan eskergari, mugimendu hori abangoardia baita berdintasunaren aldeko borrokan.