Hurrengo ikasturterako plangintza eta programa osatzeko partehartze prozesua martxan
EHBilduk hurrengo ikasturteari begira bere plangintza eta programa osatzeko parte hartze prozesu bat jarri du abian. Ekimen honekin herritarrei eta batez ere haien iritziari eta eguneroko politikagintzako parte-hartzeari garrantzi berezia eman nahi diogu. Horregatik, parte-hartze prozesu irekia abian jarri dugu. Irailaren 6an ekitaldia egingo dugu, ikasturterako plangintza eta programaren lerro nagusiak zehaztuz.
Melilla: fikzioa gainditzen duen errealitatea
Melillaz ari garenean, berehala hesia zeharkatzen saiatzen diren afrikar “uholdeen” irudia datorkigu gogora. Hesia baino, hesiak direla esan beharko genuke, guztira hiru baitira; eta aurki lau izango dira, Maroko eraikitzen ari den hesi berria gehituta. Afrikar hauetariko gehienak gizonezkoak dira. Emakumeak ordea, txalupetan edota muga-zeharbideetatik sartzen dira; bertatik egunero komunikabideentzat ikusezinak diren 20.000 eta 30.000 lagun artean igarotzen direla.
http://alternatiba.net/idazlanak/3872/melilla-fikzioa-gainditzen-duen-errealitatea
Palestinarekin elkartasuna biderkatzeko deia
Azken urteotan asko dira Israelekin harreman normalizatuak ezarri dituzten erakunde eta instituzioak, horietarik batzuk Euskal Herrian. Israelek ez ditu Giza Eskubideak eta nazioarteko legedia betetzen, horrela egin artean ez dezagun garatu harreman normalizaturik Israeleko estatuarekin. EH Bilduk Espainiako Gobernuari eta Europako Batzordeari harreman diplomatikoak etetea eskatu die.
http://alternatiba.net/idazlanak/3892/palestinarekin-elkartasuna-biderkatzeko-deia
Enrique Martínez:
Enrique Martinez Alternatibako kide eta EHBilduren Gipuzkoako Batzar Nagusietako ahaldunak Klaudio Landaren SIML programaren eztabaidan parte hartu zuen duela egun batzuk eta, besteak beste, PP eta PNVren arteko iruzur salaketaren inguruan aritu ziren. Martinezek gogorarazi zuen jeltzaleen gaineko susmoak, batzokietatik baino gehiago, urte luzez jasotako dohaintza anonimoetatik datozela, horietatik gehienak kapital handietatik datozelako.
Ander Rodriguez: “Palestinako herriaren eskubideaz ari garenean, ezin dugu egoera berdintasunetik aztertu”
Alternatibako kide eta Gipuzkoako Gizarte Politikako diputatu Ander Rodriguezek Klaudio Landaren ETBko SIML programan parte hartu zuen Israelgo enbaxadak Gipuzkoako gobernuaren adierazpenaren kontra esandakoaren harira.
Alternatibak salatu du beste 20 euskal politikari bahitzea gehiegikeria onartezina dela
Asier Vegak 35/02 auziaren epaia baloratu du, hogei lagun kartzelaratzea ekarriko duena, "bakearen eta normalizazio politikoaren kontrako enegarren erasoa da, gatazkaren mamuari betirako eutsi nahi diotenen eskutik". Zentzu honetan, Vegak Madrilgo gobernuari galdetu dio "zein helburu jarraitzen duen estatuak kartzelatutako politikarien zerrenda handituz".
Marotori ez dio inork idazten
Pobreak ez dia hiri honetan ongietorriak, are gutxiago beste muga batetik baldin badatoz. Gezurretan ari diren arren, haiei bost, adierazpenak egiten dituzte, datuek kontrakoa esan arren. Baina nori inporta zaio egia sentimenduez ari garenean? Horiei heldu beharko diegu. Joko zikinetan aritu gaitezen. Ondorioei beldurrik ez. (artikulua gazteleraz idatzita dago)
http://alternatiba.net/es/idazlanak/3841/maroto-no-tiene-quien-le-escriba