Alternatibako kide eta Gasteizko EHBilduren zinegotzi David Pinak Gasteizko alkate Marotori ikasleen garraio sari-txartelak martxan jartzeko exijitu dio, eta bide batez, bere Gobernuari laguntza gehien behar duten kolektiboak bost axola zaizkiela erakusteari uzteko eskatu dio”
PPren Gobernuak, bigarren urtez jarraian, hiri garraiorako ikasle txartelaren hobariak hilabete atzeratu ditu. Urtero bezala kurtsoa irailean hasi da, deskontuak urria arte ez direla abian jarriko egiaztatu dugu.
“Alkateari eta bere Gobernuari laguntza gehien behar duten kolektiboak zenbat bost axola zaizkiela ikusten dugu beste behin ere”, azaldu du zinegotzi eta TUVISAko kontseilaria den David Pinak. Bere gobernuaren utzikeria gorritzeko modukoa da. “Ekainean jada hobariak epean martxan jartzeaz ohartarazi genuen, aurreko ikasturtean gertatutakoa errepikatu ez zedin. Eta beste behin ere berdina egin dute”, gogoratu du. “Egoera lehen aldiz salatu genuenean, Gobernuak TUVISAri leporatu zion errua. Egun, aipatu behar da, Alfredo Iturricha zinegotzia udal garraio elkartearen lehendakariorde dugula eta beraz, PPren arabera euren zinegotzia dela honen erruduna”.
Gobernuari eskatu diogu hobariak berehala martxan jartzeko eta gai honi buruzko azalpenak emateko eskatu dugu bai Hezkuntza batzordean eta baita TUVISAko kontseiluan bertan ere.