TTIP: Transnazionalen inbasioa geldiaraz dezagun; Bilbo eta Oreratako hitzaldien bideoak
Pasa den urriaren 7an eta 8 an, Alternatibak Gorripidearen laguntzaz antolatutako hitzaldi sortari hasiera eman genion Bilbon eta Oreretan, gaur, urriak 28, Gasteizen bukatuko dena. Europa eta Estatu Batuen arteko Merkataritza eta Inbertsiorako Itun Transatlantikoaren testuingurua eta bere ondorio larriak sakonki aztertuko dituzten partehartzeak. “TTIP: Transnazionalen inbasioa geldiaraz dezagun” lemapean, lehen buelta honetan ikerlari sozial eta Ecologistas en Accion-eko kide Tom Kucharz eta ATTAC-eko kide eta ekonomista Jose Ramon Mariño izango ziren gurekin. Haiekin batera, Alternatibako bozeramaile eta EHBilduren legebiltzarkide Oskar Matuteren partehartzea ere entzuteko aukera izan zen.
http://alternatiba.net/node/4064
Urreak Urkulluri: Pobreziak eta bizitzaren prekarizazioak emakume aurpegia dauka
Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Egunean Diana Urrea Alternatibako kide eta EHBilduko legebiltzarkideak galdera egin dio Urkullu lehendakariari, "Jaurlaritzak pobreziaren feminizazioaren aurka lan egitea lehentasun moduan duen jakiteko". EH Bilduren ordezkariak adierazi du "pobreziak eta bizitzaren prekarizazioak emakume aurpegia duela". Lehendakariak, ordea, ez du pobreziaren feminizazioaren inguruko hausnarketarik egin. "Diru Sarrera Bermatzeko Errentaz hitz egin du soilik eta hitzartze autokonplazientea egitera mugatu da.
Alternatiba eta Kubako Herrien Laguntasunerako Institutuaren arteko topaketa Habanan
ICAPeko arduradunen aldetik, harrera beroa eskaini zioten Hernandezi, Kubako herriaren oinarri solidario eta internazionalisten berri emanda. Era berean, Alternatibako kide baten bisita eskertu zuten, alderdiaren inguruan interesa agertuta, euskal politikagintzan jokatzen duen rolarengatik, gure kideak azaldu ziena, Euskal Herriko ezker subiranista eta antikapitalistaren baitan dugun kokapenaren gainean.
Zitalaren poztasuna
Txirotutako milaka gasteiztar, haiek baino okarrego daudenen aurka. Eta egoera hori ematen den bitartean, mahai jokoan piezak mugitzen dituztenak, gosea edo langabeziaren beldurra zer den sekula jakingo ez dutenak, hilabetearen amaieraraino heltzeko arazorik ezta beren seme-alabak unibertsitatera bidaltzeko inolako gabeziarik ez dutenak, barrezka ari dira beren piramidearen goikaldetik. Zirku erromatar honetan kristauak haien artean borrokan ikusten dituzte, leoien beharrik gabe gainera.
http://alternatiba.net/es/idazlanak/4049/la-alegria-del-miserable
Ebola eta administrazioaren arduragabekeria
Guzti honetan, harrigarria da inork ez duela aipatzen emakume hau bere lantokian kutsatu egin dela. Lan arriskuei aurre egiteko arautegi baten menpe dagoen zereginetan hartu du eritasuna. Eta esparru zein testuinguru horretan, birusarekin ez kutsatzeko neurriak aurreikusitakoak eta kontrolatuak izan beharko lirateke.
http://alternatiba.net/es/idazlanak/4052/el-%C3%A9bola-y-la-incompetencia-de-la-administraci%C3%B3n