Alternatibak ezkerrari dei egin dio erregimenaren gainbeheran bigarren trantsiziorako ahaleginei aurre egiteko
Uste dugu apurketaren unea iritsi dela, ez duela balio hondamendi hau baliatzea erregimena balizko erreformekin makillatzeko. Ez baita egia, hala saldu nahi diguten arren, bigarren trantsizioa irtenbide bakarra denik. Zilegi da pobretzen gaituen guztiarekin apurtzea; zilegi da demokratikoki bizitzea eragozten digun egitura guztiekin apurtzea; eta zilegi da, halaber, gure herriak hautatu ez duen errealitate baten menpe bizitzera behartzen gaituenarekin apurtzea.
Aktibatzea nahikoa ez delako… ANTOLATU!
http://alternatiba.net/idazlanak/4099/aktibatzea-nahikoa-ez-delako-antolatu
Enplegu galera geratzeko eta enpresen itxiera sahiesteko neurriei buruz eztabaida Legebiltzarrean, EHBilduren ekimenez
EH Bilduk elkartasuna eta babesa adierazi die gaur goizean Candy enpresak kaleratzeko asmoa duen 150 langile ingururi. "Era berean, gure konpromisoa erakutsi nahi diegu egun hauetan daramaten borrokarekin, alegia, euren lanpostuak mantentzeko egingo dituzten mobilizazioetan", azaldu du Oskar Matute Alternatibako bozeramaile eta EHBilduko legebiltzarkideak.
Diana Urrea: Estatu espainiarraren inmigrazio politikak hiltzaileak dira
Aunque si hay algo que resaltar, es la dignidad. La dignidad que no consiguen arrebatar los estados español y marroquí a las miles de mujeres y hombres que cruzan las fronteras por cualquiera de las vías, soportando todo lo que un ser humano puede soportar cuando vive en un mundo avaro y profundamente injusto.
Demokrazia eta teknologia berriak
Erakunde horizontalak behar ditugu, ez bakarrik kanpora begira, erretorika jantziarekin edota botere tarteak eskuratzea ahalbidetzen duten ariketa ausartekin; barne begirako praktikak berez izan behar dira iraultzaileak eta erabat demokratikoak. Horretarako, bide horretatik aurrera egiteko bi oinarri behar dira: lehenengoa, militantzia aktiboa, parte hartu, egin eta ekintzetarako prest dagoena; bigarrena, erakunde bizia, parte-hartze hori, elaborazioa eta ekintza ahalbidetuko duena. (artikulua gazteleraz dago)
http://alternatiba.net/es/idazlanak/4095/democracia-y-nuevas-tecnolog%C3%ADas
Berdintasunerako Foru Organo bat arduratuko da kontratu, diru laguntza eta politika publikoetan emakumeak diskrimina ez daitezen zaintzeaz
Berdintasuneko zuzendari nagusi Laura Gómezek eta Gizarte Politikako diputatu eta Alternatibako kide Ander Rodríguezek aurkeztu dute gaur Gipuzkoako Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Foru Arauaren aurreproiektua, Gipuzkoan eta Euskal Autonomia Erkidegoan aurkezten den lehena. Arau honen hasierako zirriborroa urriaren 15ean jarri zen erakusgai eta 20 lanegunetan herritarren ekarpen eta proposamenak jasoko dira. Ondoren, Batzar Nagusietako tramitazioa hasiko da.
Jaurlaritzaren aurrekontu-proiektuak murrizketak pairatzen jarraitzera kondenatzen du euskal jendartea
Jaurlaritzak aurkeztutako 2015erako aurrekontu-proiektuak hezkuntzan, osasunean eta zerbitzu sozialetan, oinarrizko arloetan beraz, murrizketak pairatzen jarraitzera kondenatzen du euskal jendarte osoa", ohartarazi du gaur EH Bilduk. Leire Pinedok, Oskar Matutek eta Unai Urruzunok azaldu dutenez, Urkulluren Gobernuak "aurreko urteotako eskemak errepikatzen ditu eta denok dakigu betikoa eginez gero, emaitza betikoa izango dela, murrizketetan oinarritutako ereduan sakontzeak murrizketa gehiago ekarriko baititu ezinbestean".