Indarkeria matxistari eta atzean dagoen desberdintasun estrukturalari aurre egitera deitu dugu
Aurten 15 urte beteko dira Nazio Batuen Erakundeak Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna azaroaren 25ean ezarri zuenetik. Dominikar Errepublikan Mirabal ahizpak (Patria, Minerva eta Maria Teresa), Trujilloren diktaduraren aurka egiteagatik atxilotuak, torturatuak eta, azkenik, 1960ko azaroaren 25ean erailak izan zirela gogora ekartzen dugu urtero.
Zinismoa, kondenak eta hiletak indarkeria matxistaren aurrean
Feminismoak erakutsi zigun gauza pertsonalak politiko ere izan daitezkeela, eta errealitate bat izendatzeak ikusgai bihurtzen duela; hori guztia ikasi dugunetik, gizonek emakumeak erailtzen eta erasotzen dituzten kasuak ez dira anonimotasunean geratzen, ez dira pasiozko krimentzat hartzen, ez dira bikote-dinamika kaltegarrien ondorio naturaltzat jotzen, edo ez dira gizonezko buru gaixoen ekintzen emaitza.
EH Bilduk indarkeria matxistari buruzko ponentzia eratu nahi du arazo hori eztabaida politikoaren erdigunean kokatzeko
Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna izanik, azaroaren 25ak ekimenari ematen dion sinbolismoa aintzat hartuta, EH Bilduk Gasteizko Legebiltzarrak emakumeen kontrako bortizkeriari buruzko ponentzia sor dezala proposatu du, "indarkeria matxista lehen mailako arazo politiko gisa eztabaida politikoaren erdigunean kokatzeko", Diana Urrea Alternatibako kide eta EHBilduko legebiltzarkideak Lur Etxeberriarekin batera adierazi dutenez.
Odol beroa nire eskuetan
Otsoa ezaguna da, guztiok dakigu non bizi den, baina berak ez du inoren jarraipenik, ez da seinalatua, ezta salatua, ez du pairatzen deserrotzerik, ez du bere iragana galtzen, eta ez badu armarik eskuan ageri eta urruntzeko agindua ahazten badu, harentzat iraganeko txikikeria izango da biktima berria topatzen duenerako. Banandutako beste bat, haserrea duen dibortziatutako pertsona enegarrena. Eta zoriaren gurpilak berriz jarriko da martxan bere eskuetatik odol beroa erortzen dela. (artikulua gazteleraz idatzita dago).
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/4159/la-sangre-caliente-de-mis-manos
Catari Basauriko lantegiaren irekiera exijitzeko Alternatibak bat egin du Edesako langileek deitutako martxarekin
Alternatiba Bizkaiko bozeramaile Asier Vegak ostiral honetan Basauriko kaleetan Cata enpresari Edesaren lantegia berriro ireki eta lanari ekin diezaiola exijituko dion mobilizazioarekin bat egitera deitu du. Fagorren erorialdiaren ondorioz lantegi honek pairatutako itxiera geroztik, bertako langileek "guztiz bideragarria dela" defendatu dute behin eta berriro. Zentzu horretan, guztiz beharrezkoa da produkzioa martxan jartzeko Catak baliatu dituen datu zehatzak mahai gainean jartzea.
Ardura soziala zerga-politikan
Egia da mendekotasuna duten pertsonen arretarako gastuak gora egiten jarraitu behar duela, eta horren zati batek zerga-bilketa sistema aldatzetik eratorri behar duela. Hala ere, zergatik jarraitu zerga-sistema herri xehearen bizkar kargatzen? Zergatik ez egin hori enpresa handien mozkin eta fortuna handien bidez? Gipuzkoan erakutsi dugu nola egin daitekeen.
http://alternatiba.net/idazlanak/4138/ardura-soziala-zerga-politikan
Alternatibak Kolonbiako bake elkarrizketak berriz abiatzeko eskatu die bi aldeei
Alternatibatik alde bien arteko elkarrizketei berrekin eta helburuetan sakontzeko dei egiten diegu, Kolonbiako herriak aspaldi duen gogoari bidea irekitzeko, alegia, bake iraunkorra lortzea, mina nagusi izan den garai luzeari amaiera emateko. Hala, Urreak Kolonbiako gobernuaren eta FARC-EPren arteko erasoen etenaldia eskatu du, Habanako mahaira buelta daitezela eta bakea lortzeko aukera paregabe hau galarazi ez dezatela.
Vega: Frackingak ondorio atzeraezinak ditu osasunean eta ingurugiroan hainbat esperientziek adierazten dutenez
Bizkaia fracking gabeko lurralde izendatzeko proposamena aurkeztu du EH Bilduk Batzar Nagusien osoko bilkuran. Asier Vega koalizioko batzarkide eta Alternatibako kideak defendatu duenez, gas ez arruntaren ustiapenerako egun dauden teknikek “ondorio larri eta atzeraezinak” sortzen dituzte osasunean eta ingurugiroan, “beste herrialde batzuetako esperientziek adierazten duten moduan”. Lur-azpiko zein lur-azaleko uren kutsadura, uraren gehiegizko ustiaketa, airearen kutsadura, negutegi-efektua sorrarazten duten gasen isurketa handia, eragin negatiboa biodibertsitatean, lur-eremuen okupazio altuegia edo aktibitate sismikoa areagotzeko arriskua aipatu ditu Vegak.