Alternatibaren mahai Internazionalistatik, Diana Urreak salatu du bihar Habanan hastekoak ziren Kolonbiako presidente Juan Manuel Santos eta FARC-EP gerrillen arteko bake negoziaketen haustura.
Kontaktuen etenaldia Santosen gobernuak jakinarazi du Choco departamentuan armadaren jeneral baten bahiketa gertatu ostean, antza denez, buruzagi militarrak hautatutako bidearen gainean egindako ohartarazpenak kontutan hartu ez zituelako. Gogoraraztea, bestetik, joan den astean ELNko negoziatzaile bat ere desagertu dela.
Edozein kasutan, Alternatibatik alde bien arteko elkarrizketei berrekin eta helburuetan sakontzeko dei egiten diegu, Kolonbiako herriak aspaldi duen gogoari bidea irekitzeko, alegia, bake iraunkorra lortzea, mina nagusi izan den garai luzeari amaiera emateko. Hala, Urreak Kolonbiako gobernuaren eta FARC-EPren arteko erasoen etenaldia eskatu du, Habanako mahaira buelta daitezela eta bakea lortzeko aukera paregabe hau galarazi ez dezatela.