“Protestaren kriminalizazioaren kontra” lelodun Bilbo, Gasteiz eta Iruñako mobilizazioekin bat gatoz
Herritarren Segurtasuneko Legea deritzona oinarrizko eskubide sozial eta politikoak mugatu eta urratzen dituen gizarte eredua inposatzera dator. Lege horrek botere eta inpunitate handiagoa ematen dio poliziari eta, azken baten, gizartea kriminalizatu eta isildu nahi du. Askatasun demokratikoak poliziaren irizpideen menpe jarriko dituen Mozal Legeak eta lege honek errepresioaren ugaltzea ekarriko du.
Aurrekontuetan ere EAJk beldur izan dio Euskal Herria beste norabide batean jartzea EHBildurekin adosteari
Urruzunok eta Matutek azpimarratu dutenez, EH Bilduren zatikako zuzenketek frogatu dute benetako aukera zegoela oinarrizko arlo sozialetan murrizketarik gabeko aurrekontuak adosteko eta onartzeko. Izan ere, "maximalismoetatik ihes eginez, proposamen egingarriak egin ditugu, hala nola, Gizarte-Larrialdietarako Laguntzak eta kontziliaziorako laguntzak bermatzea, Hezkuntzan eta Osakidetzan 1.000 lanpostu baino gehiago sortzea edota enplegu funtsa sortzea".
Luis Salgado: Benetako galdera da, zer egingo duzue elikagai bankuak behin betiko desagertzeko?
Alternatibako kide eta EHBilduren Arabako batzarkide Luis Salgadok osoko bilkuran parte hartu du instituzioek merkatal gune handiekin janaria elikagai bankuetara eramateko sinatutako hitzarmenei kritika egiteko. Salgadok bi alderdien etika falta salatu du, benetako arazoari, goseari, irtenbidea eman beharrean, limosnan oinarritzen direlako haien benetako ardura ahaztuz; elkartasunaren bitartez elikatzeko eskubidea errealitate bihurtuko duen gizartea eraikitzea.
Matute: Erantzun irmoa eman behar diogu TTIP itunari, erantzun bateratua, pertsonen eskubide guztiak eta burujabetza babesteko
Alternatibako kide eta EHBilduko legebiltzarkide Oskar Matutek adierazpenak egin ditu, hain zuzen ere, Bruselara abiatu aurretik Bilboko Termibusen: "Akordio hau eraso bortitza da, pertsonen zein herrien kontrakoa, eta merkatuen neurrira egindakoa, izan ere, beren interesak legeen gainetik jartzen ditu. Eta EHBildutik uste dugu erantzun irmoa eman behar diogula. Erantzun bateratua, pertsonen eskubide guztiak eta burujabetza babesteko".
Zinismoa, kondenak eta hiletak indarkeria matxistaren aurrean
Jakin badakigu baldintza materialak hobetzea ez dela nahikoa indarkeria matxista desagerrarazteko, baina aurrerapen handia da. Badakigu ahalmen handiko zenbait gizarteratze-mekanismoren –hala nola, hezkuntza-erakundeen, komunikabideen, familiaren, erlijioen– eraginagatik, baita maitasun-kultura jakin batengatik ere –bereizketak eta desberdintasunak areagotzen dituena– emakume askok beren burua ukatzen dutela, gustura ez dauden harremanak onartzen dituztela, besteak baino gutxiago direla sinesten dutela bikotekiderik ez badute, edo bikotekiderik ez izatea baino, hobe dela bikotekide kaltegarria izatea.
http://alternatiba.net/idazlanak/4157/zinismoa-kondenak-eta-hiletak-indarkeria-matxistaren-aurrean
EHBilduren 16. aldizkaria: Garai berria Nafarroarentzat
Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon, azalean EHBilduk Nafarroarentzat garai berria irudikatzen duen proposamena, asteon Labriten aurkeztutakoa. Aldizkari zure posta elektronikoaren bidez zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/4187/ehbilduren-16-aldizkaria-garai-berria-nafarroarentzat