EHBilduren proposamena premiazkoa den trantsizio energetikorako
EH Bilduren trantsizio energetikorako proposamena aurkeztu nahi dugu, miseriara kondenatzen gaituen egungo eredu agortutik, herritarrak motore izango dituen eredu berrira, pertsonen eskubideak errespetatu eta inguruarekin errespetuan eraikiko dena. Ezin dugu gehiago itxaron.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/4240/ehbilduren-trantsizio-energetikorako-proposamena
Nafarroa: haustura edo erregimena berregitea?
Bestetik, haserrearen emaitzak jaso dezaketen IUN edo Podemos bezalako indarrek, ohiko dilemari aurre egin beharko diote. Zalantzarik gabe, EH Bildurekiko balizko itunek beren hautagaitza estataletan izan ditzaketen ondorioei begira ibiliko dira. Eta oso albiste txarra izango litzateke hori Nafarroan hausturaren aldeko apustua egiten duten guztientzat, izan ere, badirudi EH Bilduk eta Podemosek jasotako botoen artean gobernu aldaketa eta aurreko guztia gainditzea egingarria dela. 78ko erregimenaren apurketa itxaropentsua ikusi ahal izango dugu? Edo kontsentsu zaharrak berregituratuko dira, aldaketa oztopatuz eta herritarren gehiengoari traizio eginez?
http://www.alternatiba.net/idazlanak/4235/nafarroa-haustura-edo-erregimena-berregitea
EAJk ez du Euskal Herrian prozesu eratzailerik nahi Madrilgo erregimenarekin eroso bizitzen jarraitzea nahiago duelako
Herritarrek argi dute Urkulluk berak eta bere gobernuak egindakoak suspentsoa merezi duela eta hala adierazi dute euskobarometroan. Lau biztanletik hiruk uste du gobernu honek ez duela nahikoa egiten krisia eta langabezia gainditzeko. Era berean, herri honek bere etorkizuna erabakitzeko galdeketa bat egiteko gogoak ere azaldu ditu gizarteak, gobernu honek horren aldeko urratsik egiten ez badu ere.
Herri boterea: herritarron parte hartzea eta boterearen banaketa
‘Herri boterea egituratzeko prozesuak. Herri boterea gurean: zer eta nola?’ goiburupean Alondegian eginiko mahai-inguru mamitsuak utzitako zenbait ideia dauzkazue jarraian, saioaren edukiak jasotzen dituen bideoarekin batera. Jule Goikoetxea EHUko irakasle eta Cambridgeko ikertzaileak, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak eta Jaume Casals CUPEko kide eta Navàseko alkateak parte hartu zuten, Aitziber Ibaibarriagak aurkezturiko saioan.
Etxerik gabeko pertsonentzako aterpeari dagokion berririk ez Ezkerraldean
Duela gutxi, lan-mahai bateko abiaratzea bultzatzea eskatu diegu lau herrietako alkateei. Lau udaletxeek eta beraien alkateek, alderdi politkoek eta arlo honetan lan egiten duten elkarteek osatutako mahaia proposatu diegu, informazioa elkartrukatzeko eta gure herrien kaleetan bizi den drama honi irtenbideak bilatzeko helburuarekin. Ez dugu erantzunik jaso, PNVk eta PSEk ez dute arazo honi irtenbidea aurkitu nahi.
Oskar Matuteren hitzartzea Europako Legebiltzarrean TTIPren inguruan
Joan den abenduaren 9an Euskal Herriko hainbat ordezkarik bidaia egin zuten Bruselara, Europako Legebiltzarrean TTIP akordioaren inguruan antolatutako jardunaldietan parte hartzera. Alternatibako bozeramaile eta EHBilduko legebiltzarkide Oskar Matutek parte hartu zuen topaketan, herritarren eskubideak eta herrien burujabetza aldarrikatzeko. Euskal Herria TTIP gelditzeko harresia izango dela nabarmendu zuen.
EHBilduren 17. aldizkaria: Salbuespen politikarik ez
Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon, azalean euskal presoen aldeko elkartasuna, beste urte batez, egutegian jartzen duena urtarrileko presoen eskubideen aldeko manifestazioarekin. Zure posta elektronikoan zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/4230/ehbilduren-17-aldizkaria-salbuespen-politikarik-ez