‘Herri boterea egituratzeko prozesuak. Herri boterea gurean: zer eta nola?’ goiburupean Alondegian eginiko mahai-inguru mamitsuak utzitako zenbait ideia dauzkazue jarraian, saioaren edukiak jasotzen dituen bideoarekin batera. Jule Goikoetxea EHUko irakasle eta Cambridgeko ikertzaileak, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak eta Jaume Casals CUPeko kide eta Navàseko alkateak parte hartu zuten, Aitziber Ibaibarriagak aurkezturiko saioan.
Jule Goikoetxea:
“Iritzia ematea ez da parte hartzea. Herritarrek erabakiak hartzea eta gidaritza izatea da parte hartzea”
“Gure parte hartzearen kontzeptuak demokrazia liberaletan garatu dira. Berrasmatu behar dugu kontzeptua”
“Kapital sozial, kultural eta ekonomikoen banaketarik ezean, ez dago parte hartzerik”
Juan Karlos Izagirre:
“Herri mugimendua ahuldu da gobernuan gaudenetik. Hori akats bat da. Protestek jarraitu behar dute” “Herri mugimendua behar dugu. Guk udaletxean espainola balkoian jartzen badugu egunero, mila lagun nahi ditut ikurrina aldarrikatzen” “Gobernatzen duenarentzat altxor bat kritikoa den herria, protesta egiten duena”
“Donostian arazoak aukera bihurtu ditugu, eta auzoetan zein eragileekin batera hasi gara proiektuak diseinatzen” “Herritarrek gobernatzea da helburua. Modu kolektiboan eta eraikitzailean pentsatzeko kultura eraiki behar da”
Jaume Casals:
“Instituziora heltzen zarenean jendea erlaxatu egiten da, dena irabazita dagoela uste du. Eta ez! Mezu borrokalaria transmititu behar dugu”