Datorren urtarrilaren 25ean, hauteskundeak egingo dira behingoz Grezian. Europako ezkerraren interesa piztu duten hauteskundeak, Syrizak garaipena lortzeko aukera errealak dituelako. Elite ekonomiko eta politikoek ere egiazkotzat jotzen dituzten aukerak, eta horregatik FMIrekin eta Alemaniako Gobernuarekin batera, euren mehatxu eta estortsioa gora doaz, Greziako herriaren balizko erabakien aurrean.
Syrizak hori ordezkatzen duelako, Greziako herriaren subirautzaren defentsa, hemendik aurrera egingo dena erabakitzeko, langile klasearen interesen defentsa ordezkatzen du eta demokraziaren defentsa ordezkatzen du, mehatxu edo injerentziarik onartu gabe.