Beldurraren kiribila apurtu da Grezian
Erreskateak gogorrak izan dira, umiliagarriak, torturatzaileak; Timothy Geitner Altxor idazkariak berak "erreskate ekonomikoak baino, zigortzekoak" zirela esateraino. Baina joan den igandean beldurraren kiribila apurtu zen, seguruenik, zer edo zer galtzeko beldurra dena galdutakoan desagertzen delako; argiago esateko, dena galdu ostean beldurrik ez dago, etsipenaren balioa baino ez gelditzen. (artikulua gazteleraz eginda adgo)
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/4331/la-espiral-del-miedo-se-rompi%C3%B3-en-grecia
100.000 kafe hartuko ditugu herritarrekin, gure proposamenaren berri eman eta honen inguruan hausnartzeko
Eskubide demokratiko baten ariketa demokratikoa den heinean, ezin du gizartearen zatiketarik eragin, aitzitik, herritarrak ahalduntzea gizartea kohesionatzen du. Gizartearen zatiketa eragiten du demokrazia ezak, herri baten izaera ukatzeak, herri bati eta herritarrei etorkizuna erabaki ahal izatea ukatzeak.
Arditegia, kartzela edo kutza (Narnia aldatu egin zaigu)
Ideologiarik indibidualistena da kapital pribatua, konkurrentzia askea eta aberastasunaren metaketa babesten dituena. Horrexegatik, harrigarria da XXI. mendean murgilduta gaudela, "estatu gizon-emakume neoliberal handiei" entzutea ezkerretik datozen diskurtso sizal eta jokabide apurtzaileen aurrean guztion ongizateaz hitz egiten entzutea, guztion ekonomia bailitzan. (artikulua gazteleraz dago idatzia)
Hassanna Aaliaren asiloa eskatzeko manifestazio nazionala Bilbon
Espainiako Gobernuko Barne Ministerioari Hassanna Aalia-ri asilo politikoa ematea eskatzen diogu, egindako nazioarteko babes eskakizuna onartuz. Izan ere, bere herrira itzuliz gero, gogortasunez zigortua izango da agintari okupatzaile marokoarren eskutik eta bizitza osoan ez da berriz ere espetxetik aterako. Hassanna ekintzaile politiko bat delako, nazioartean aitortua, eta herri sahararren autodeterminazio eskubidearen alde era baketsuan borrokatzen duelako.
Euskal Bidea behar dugu dena hemen erabaki ahal izateko
Euskal Bidea da eraldaketa eta autoeraketa prozesua. Ez da protesta edo eskakizun hutsa. Euskal Bidea da euskal herritarren erabakiekin urratsez urrats Euskal Herri berria, Europan Estatu berria, eraikitzeko prozesua. Ondorioz, erabakitzeko eskubidea ez da helmuga, bidea bera baizik.
http://alternatiba.net/idazlanak/4313/euskal-bidea-behar-dugu-dena-hemen-erabaki-ahal-izateko
Alternatibak Greziako herriaren garaipena ospatu du beldurraren propaganda eta Troikaren austerizidioaren aurrean
Syrizak Grezian izandako garaipena ospatzen dugu Alternatibatik, hauteskundeetako garaipen arrunt batetik haratago doalako. Greziako herriaren garaipena da hau, Europako Banku Zentralaren, Europako Batzordearen eta Nazioarteko Diru Funtsaren aurrean, herritarrei bizkarra emanda botere finantzariek sortutako erakunde ilunen aurrean. Troikaren boterearen kontra altxatzen den ezkerraren lorpena da, eliteen menpe dauden alderdiak gainditu dituena.