Gorripideako hainbat militante adierazgarrik Alternatibarekin bat egin dute, subiranista ezkertiarren koalizioa indartuz
Alternatiban sartzeko hautua egin dugunon arabera, arrazoi askorengatik jauzi kuantitatibo eta kualitatiboak egiteko unea da. Hau da, trantsiziotik sorturiko 78ko delako erregimena krisi larrian dago; krisi ekonomikoak eta sozialak alarma gorri guztiak piztu ditu; ustelkeriaz jota ia instituzio nagusi guztietan; gure herriak aldarrikatzen duen erabakitzeko eskubidea geroz eta ozenago zabaltzen ari da eta herritarren parte hartzea finkatzeko egitasmoa inoiz baino beharrezkoa da.
Garai erabakigarriak
Aurreko garaietan indartsuagoak ginen kalean instituzioetan baino. Gaur egun, balantza beste aldera makurtzen da. Europa osoan mobilizazioen beherakada ematen ari da, baina, paradoxikoki, estatu gobernuak kudeatzeko posibilitatea duten ezkerreko aukerak sortzen ari dira.
http://alternatiba.net/idazlanak/4359/garai-erabakigarriak
Vega: Herritarrei hitza emateko garaia da, Euskal Herriaren etorkizuna erabakitzko aukera izan dezaten
Jendeari hitza emateko garaia da; gizartea jabetzeko garaia da, Euskal Herriko emakume-gizonek nahi duten hori erabakitzeko aukera izan dezaten; herri honek behar dituen politika ekonomiko eta sozial motak erabaki ahal izateko; justizia soziala oinarritzat izango duen eredu bat eraikitzeko aukera emango digun politika fiskala eraiki ahal izateko. Bakarrik horrela lortuko dugulako gizartearen beharren eta lehentasunen neurrira egindako osasun, hezkuntza eta babes sozialerako sistema publikoa bermatzea.
Euskal bidearen baitan 10.000 urrats egingo ditugu datorren martxoaren 7an BEC-en
Ekarpenei, proposamenei, adostasunei eta desadostasunei ere guzti irekita dagoen Euskal Bide honek, subiranotasunerantz aurrera egin ez ezik, Euskal Herri justuagoa eraiki nahi du; mafia ekonomiko eta politikorik gabekoa, Kutxabanken kasu larria iraganaren parte bihurtuko duena. Euskal Herri sozialagoa behar dugu, hemen bizi garen guztiok duintasunez bizitzeko aukera izan dezagun.
Bizkaiko hondakinen gaineko kontrol falta oso larria da, azalpenak eskatuko dizkiogu Foru Aldundiari
Esan beharrean gaude gainera, ez dela Aldundiak hondakinen kudeaketan arduragabe jokatzen duen lehenengo aldia. Ez dira hilabete asko pasa hondakinen tratamendurako gunean bertan, Q sukarrak langileen osasuna arriskuan jarri eta azpiegitura itxi behar izan zenetik. Orduan ere Aldundiaren kontrol eta segurtasun neurrien gabeziak eragin zituen arazoak. Frogatu zenez, Artigaseko plantak ez zuen hondakinen tratamendurako segurtasun protokolorik.
Auschwitz, lana eta askatasuna
Europako Gobernuek beldurrez begiratzen diete klase herritarrei eta kezkatzen hasiak dira. Goraka doa haustura eskatzen dutnen kopurua eta horrek kokolak jartzen du bere eredua eta statusa. Eta burgesia ez dago batere eroso, baina ez ditu eskuak zikindu nahi, ez baita txukuna jantzi garestiekin. Haiek ez dute iraultza zapalduko. Urrutik zioenez; Boterea galtzeko beldurra duenean, burgesiak faxismoarengana jotzen du bere pribilejioaren botereari eusteko.
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/4334/auschwitz-trabajo-y-libertad