Elkarretaratzea egin genuen atzo Bilbon, Euskalduna Jauregiaren aurrean, AHTaren alde egiten ari diren jardunaldiak direla eta. Aitziber Ibaibarriagak adierazpen hauek egin ditu bertan:
Herritarren poltsikoetatik ordaintzen ari da azpiegitura erraldoi hau, kalte sozial, ekonomiko eta ekologiko izugarriak sortzen ari dena.
AHTren defendatzaileek azpiegitura honen ustezko onurez jarduten dute. Guk, Euskalduna barruan diren agintariek ezkutatzen dutena salatu nahi dugu:
- Hezkuntzan, osasungintzan, politika sozialetan sekulako murrizketak egiten ari diren bitartean diru publikoaren milioika milioi bideratzen ari direla obra honetarako.
- Etorkizuneko inolako plangintzarik gabe egiten ari dela: ez mantenu kosteen inguruan, ez loturen inguruan, ez erabilpenen inguruan.
- Eta azkenik, AHTren eraikuntzan PNV, PP zein PSOEk jartzen duten interes handiak obra bera ere susmopean jartzera garamatza: Azken urteotako obra zein proiektu publiko handiekin pasa bezala ( Hiriko, Bidegi, Karrantzako Minda…), lan hauek diru publiko kopuru izugarriak alderdi hauen inguruko enpresa sareak aberasteko erabiliko direnaren inguruko kezka adierazi nahi dugu.
Guzti horregatik, AHTren lanak geldiarazteko moratoria eta honen inguruko eztabaida sozial erreal bat burutzea exijitzen dugu.
Kontzentrazio honen leloak dioen moduan, mezu argi bat luzatu nahi diogu euskal jendarteari bai eta Euskalduna Jauregian bildu diren agintariei: AHT inondik inora ez. Xahuketarik ez.