Egunotan ikusi dugu, berriz ere, espainiar estatuak Euskal Herriarentzat alternatibarik ez duela. Euskal Bidea da alternatiba bakarra eta horregatik diogu “bidea badagoela”. Belaunaldiz belaunaldi herritar ibiltariok eginiko bidea. Bidea dugu eta helmuga ere bai: askatasuna, gehiengoaren eskubideak eta interesak nagusi izango dituen herria eraikitzea, pribilegiodunen aurrean. Herritarren burujabetza nahi dugu, dena aldatzeko, urtebetean birritan Troikari harrera egin dioten politikari morroien aurrean.
Horregatik martxoaren 7an bi bidai egingo ditugu: bata, auzo eta herrietatik BECera autobusez egin behar dena; eta bestea bertan egingo duguna, sorpresaz beteriko ekitaldian. BEC plaza handi bat bihurtuko dugu, herritarren plaza, eta bertan hainbat gertakari izango da. Zalantzarik gabe, bertaratuko diren 10.000 pertsonak izango dira protagonistak.