Maiatzeko foru hauteskundeetarako proiektua eta zerrenda aurkezteko ekitaldia egin genuen atzo goizean Bilbon. Asier Vega Alternatibako kide eta EHBilduren Ezkerraldea, Meatzaldea eta Enkarterri eskualdeetetako zerrendaburuak eginiko hitzartzea da hau.
Arantzak oso ondo esan dauenez, guk ez dogu inor bide bazterrean utziko. Guk ez. Nosotras/os no apuntalamos un sistema que presenta como parásitos sociales a aquellas personas a las que ya no puede exprimir mas.
Porque para el actual modelo socioproductivo – capitalista y patriarcal – las personas son simples números, con los que se opera para obtener el máximo beneficio, utilizando así la vida de las personas como mercancía.
Trantsizio sozial eta ekologiko hori Bizkaian gauzatzeko, bost ardatz nagusi identifikatzen ditugu datozen lau urteei begira, guztietan aurrerapauso kualitatiboak eman behar ditugularik:
1. eskualdea ardatz izango duen lurralde garapena
2. zaintza lanak aitortu eta erdigunean kokatzea
3. industria eredu dibertsifikatua eta ingurumenarekiko errespetuzkoa
4. trantsizio energetikoa
5. elikadura burujabetza
Bizkaian lan eta bizi nahi dugunon aukera bermatuko duen eredua eskaintzen du Euskal Herria Bilduk. Horretarako eskualde ezberdinetako errealitateari eta beharrei erreparatuz, emakumeak eta gazteak ardatz izango dituen enplegu plan integral eta inklusiboak garatuko ditugu.
XXI. mendeko Bizkaian, eredu produktiboa eta erreproduktiboa gaurdanik eraldatu behar ditugu, lehentasunezkotzat hartuz, enplegu duin eta iraunkorra, zein lan guztiaren banaketa.
Bereziki orain, Bizkaian ematen diren langabezia tasak jasangaitzak direnean, gizartearen pobretze maila onartezina denean, eta lana eta bizitzaren prekarizazioa agerikoak direnean; Elkartasunean, autonomian eta berdintasunean oinarritutako ekonomia sozial, eraldatzailea eta solidarioaren aldeko apustu irmoa egingo dugu.
Izan ere, Bizkaiko ekonomiarentzat ezinbestekoa da industria sektore indartsua, berritua, dibertsifikatua eta gure eskualdeetan kokatuta izatea. Tokian tokiko agenteen laguntzarekin eta sektore publiko indartsu batekin Bizkaiko industriaren aldeko plan orokorra garatu eta bultzatuko dugu. Garapen endogeno eta integrala helburu izango duelarik eta pairatzen ari garen desindustrializazio egoera larriari buelta ematen lagunduko duena.
Un elemento esencial para la consecución de este objetivo es la producción y el consumo de energía.
En la actualidad, vivimos sometidos/as a un modelo energético caduco y destructivo, basado en la explotación de combustibles fósiles y en manos de las grandes multinacionales, cuyo único objetivo es la acumulación de capital, sin ninguna consideración para con el medio ambiente y la salud de las personas.
Egoera honi buelta emateko, trantsizio energetikoari hasiera emango diogu. Sistema energetiko herritar eta burujabe bat eraiki behar dogu kontsumoaren murrizketan, energia berriztagarrietan eta ekoizpen eta banaketa eredu deszentralizatu eta banatu batean oinarrituta.
Frente a quienes dicen que cualquier actividad es lícita si genera beneficios económicos, sin importar si contamina o si destruye el medio ambiente Euskal Herria Bildu dice NO al FRACKING! Ez Bizkaian ez inon! FRACKINGari EZ!
Lehen aipatu badut tokiko garapenerako industria sektore indartsu bat izatea ezinbestekoa dela, lehenengo sektorea ezin daiteke gutxiago izan.
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza, Bizkaiko ekonomiarentzat eta tokiko garapenerako beharrezko piezak bai dira eta horregatik lehenengo sektorea estrategikotzat hartu behar dugu.
Ondorioz, elikadura burujabetzaren bidean, baserritarren, arrantzaleen eta kontsumitzaileen beharretan oinarritutako tokiko elikadura sistemak eraikitzea da gakoa, beti ere baliabide naturalak zainduz eta hauen erabilera jasangarria eginez.
Pero todo lo mencionado hasta ahora, no será posible si no reconocemos que el trabajo reproductivo y de cuidados, que el sistema invisibiliza, es imprescindible para sostener la vida.
Por ello proponemos avanzar en la construcción de un modelo de organización colectiva, social y económica, corresponsable con el cuidado de las personas, de manera que sea la vida y no la obtención de beneficios económicos quien guíe el desarrollo económico y social en Bizkaia. En definitiva proponemos, poner la vida en el centro de todas las políticas.
Egungo eredu sozioproduktiboa eraldatu nahi dugu eta horretarako trantsizio sozial eta ekologikoa abiatuko dogu, guztiontzako bizitze ona – edo erderaz esaten den bezala “el buen vivir” – helburu daukagularik.
Erronka polita daukagu aurrean Bizkaia barri eta alternatibo bat eraikitzeko eta erronka honen aurrean ez gara geldirik lotuko, jada martxan gaudelako.
Guztion artean, Bizkaia Gorria, Morea, Berdea eta anitza eraikiko dogu.
Animo eta aurrera! Bizkaitarron momentuz ailega da eta! Aurrera ba!