Alternatibaren aldizkari Alterkariaren 4. zenbakia: Indarrak bilduz
Alterkariaren udaberriko alea, Alternatiba alderdi politikoaren azken albiste eta iritzi artikuluekin. Oraingoan, azalaean Gorripideako militanteek gurean bat egin izana nabarmendu dugu, ezker subiranista indartzera datorrena. Online irakurri dezakezu edo, nahi izanez gero, pdf formatuandeskargatu.
Euskal gizarteari dagokio bakearen bidea zehaztea eta bidea egitea
Alternatibaren bozeramaile eta EHBilduren legebiltzarkide Oskar Matuteren parte-hartzea, Rebeka Uberarekin batera, hurrendo igandean apirilak 26 Donostian aurkeztuko den "Bakerako Euskal Bidea" proposamenaren harira; gaztazka politikoaren ondorioei heldu nahi dion bide orria.
Ander Rodriguez: Ez dugu onartzen langileen zapalkuntzan oinarritutako ekonomia. Beste eredu justuago bat eraikitzeko pausoak eman ditugu
Ez dugu onartzen langileen zapalkuntzan oinarritutako EKONOMIA. Beste eredu ekonomiko justuago bat eraikitzeko pausoak eman ditugu. Enpresa txiki eta ertainak politika publikoen protagonista bihurtu ditugu. Ixteko arriskuan dauden enpresak salbatzeko neurriak jarri ditugu martxan, Bergarako Candyrekin egin bezala.
Zapaltzaile patriarkalak eta sistemaren morroiak
Barregura sortarazten dit. Barre giten dut, negar ez egitearren, -edo bortizkeriaz ez jokatzearren-, norbaitek berdintasunean bizi garela konbentzitzen saiatzen nauen bakoitzean; aldarrikapen feministak erdietsi ditugula ziurtatzen didanean; eta pixka bat argia izatearekin eta prestutasuna agertzearekin, lehen mailako herritarra eta jende normal bati bezala tratatuko zaituztela sinestarazi nahi didatenean. Gizon bati bezalaxe, alegia.
http://alternatiba.net/es/idazlanak/4515/opresores-patriarcales-y-lacayas-del-sistema
Utzi gorputzei gozatzen
Zeintzuk dira klub honek zor ditzakeen arazoak? Beharbada arazo nabarmenena, hor barruan haien gorputzez askatasun osoz gozatzen ari direla jakitea izan daiteke; ez dute lekuko izateko aukerarik izango eta gertatzen dena amestu edo norbaitek kontatu arte itxaron beharko baitute. Edo beharbada, zonaldean bizi den bikote batean oinarritzen naiz, Geminis bezalako beste lokal batzuen ohiko bezeroak direnen beldurra izan daiteke, haien gustuak auzoan zabaltzearen beldur direlako.
http://alternatiba.net/es/idazlanak/4506/dejen-que-los-cuerpos-disfruten
Iritsi berriei tresnak eskaini edozeinen eskubide eta betebeharrak eskuratzeko
Bilbotarren ia heren bat Euskal Herritik kanpo dator. Datu honek erakusten digu hiri hau osatzen dugun pertsonen arteko aniztasuna aberatsa dela, oso. EH Bilduren ikuspegitik, Bilbo hiri abegitsua izan behar da. Ildo horretan, Kultura Aniztasunaren Bulegoa sortzea proposatzen dugu, pertsona guztien eskubide sozial, zibil eta politikoak bermatzeko eta arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako eta elkarbizitzaren eta aniztasunaren aldeko politikak garatzeko.
Donostia politika sozialetan erreferente dela erakusten dute legealdi honetako datuek
Jon Albizu Gizarte Ongizateko zinegotzi eta Alternatibako kideak iazko memoria aurkezteko garaian eman ditu ezagutzera datuok: “Udal Gobernuaren lehentasuna pertsonak direla nabarmendu nahi dut, eta gaur aurkeztera gatozen datuak horren erakusle dira: pertsonak gure politiken ardatzean jarri ditugu, eta gastu sozialean eta zerbitzu publikoetan inbertitu dugu, oinarrizko zerbitzuak sendotuz”