Matute: Prekarietatea eta esplotazioa bultzatzen dituen ereduaren aurrean, bestelako oinarrien gainean eraikitako eredua proposatzen dugu
Aldarrikatzen ditugunak ez dira pribilegioak, eskubideak eta duintasuna berreskuratzeaz hitz egiten ari gara. Pobrezia, gosea, prekarietatea eta esplotazioa bultzatzen dituen ereduaren aurrean, bestelako oinarrien gainean eraikitako eredua da proposatzen duguna. Justizia soziala, eskubidedun eta kalitatezko enplegua, eta dauden beharrei erantzungo dieten zerbitzu sozialak dira gure ereduaren oinarriak. Horren alde egingo dugu aurrera gure lan esparru guztietan, parlamentuetan eta mobilizazioetan.
Gabriel Aresti berpiztu, eta euskalduntasun urbanoa garatzeko garaia dela aldarrikatu dugu Bilbon
Hitzetatik ekintzetara igarotzeko ordua da, euskarari dagokion espazioa eta estatusa emango dioten politika ausartak behar ditu Bilbok. Eta bide horretan urrats sendo eta atzeraezinak egiteko, EH Bilduk proposaturiko bide orriak jasotzen dituen proposamenak aurkeztu dituzte Alba Fatuarte, EHBilduko zerrendakide eta Alternatiko kideak, eta Xabier Landabide hautagaiak, 40 urteren ondoren berpizturiko Gabriel Arestiren laguntzaz.
Bakerako bidean, sakabanaketarekin amaitu
Presoen eskubideak errespetatuak izatera hurbiltzeko, beharrezkoa izango da elkarrizketan eta lanean jarraitzea beren egoeraren hobetzean lagunduko duten akordio zehatzak lortu ahal izateko; eta zintzoki, uste dut gehiengoaren nahia dela pausu horiek ematea, edo gutxienez geldirik mantentzearen edo atzera bueltatzearen borondatea ez dela nagusitzen. Beharrezkoa den bakarra gizarte zibiletik aldaketa hauek sustatzen jarraitzea da, alderdiak beren hatsa sentitu eta ibilian jarraitzera behartuz.
http://alternatiba.net/idazlanak/4536/bakerako-bidean-sakabanaketarekin-amaitu
Ander Rodriguez: Lanbide ez da lana aurkitzeko tresna eraginkorra
Alternatibako kide eta Gipuzkoako Gizarte Politika Diputatu Ander Rodriguezek gogora ekarri nahi izan du Gipuzkoak EAEko langabezia tasa txikiena eduki arren -%12,1- adindu eta kualifikaziorik gabeko langabeen zifra hazi egin dela herrialdean. "Langabetuen artean, hirutik batek 50 urte baino gehiago ditu, 15.380 pertsona, alegia", azaldu du Rodriguezek.
Urrea: Europa ha dejado de lado la defensa de los derechos humanos en nombre de la seguridad
Mediterraneoan ehunka pertsona itota hiltzea berdin zaiela, antza, alderdi guztiei, batek ere ez baitu inolako interesik azaldu proposamen horrekiko. "Gure proposamena jaso ondoren, erantzun ere ez dute egin", deitoratu du Diana Urrea Alternatibako kide eta EHBilduko legebiltzarkideak. "Talde horientzat bizitza guztiek ez omen dute balio berbera, duela gutxi Alpeetan hegazkin bat erori zenean oso era ezberdinean jokatu zutelako".