NAKBA: Euskal Herria Palestinarekin
Herri palestinarrarentzat Nakba ez da oroitzapena soilik, injustiziaren egunerokotasunaren isla da. Izan ere, sei hamarkada pasa diren arren lau milio palestinar baino gehiago dira lehenik Israelek okupatua izan zen eta ondoren kolonizatua izan zen Palestina horretara itzultzeko duten eskubidea aldarrikatzen dutenak. Palestinaren eskubide nazionalak, nazioarteko tratatu nahiz ebazpenetan jasota daudenak, egunero dira bortxatuak, eta oinarrizkoenak diren giza eskubideak sistematikoki zapaltzen zaizkie palestinarrei.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/4584/nakba-euskal-herria-palestinarekin
Alba Fatuarte: Auzoetako elkarteetara bideraturikoa baino lau aldiz diru gehiago xahutzen dute PNV-PP-PSEko zinegotziek pribilegioetan
Plaza Biribilean egindako ekimearen bidez, PNV-PP-PSEko zinegotzien pribilegioak salatu ditugu. Bilbotar guztion diruarekin ordaintzen dituzte opera eta zezenketetarako sarrerak, besteak beste. Pribilegio horiek salatu ditu Alba Fatuarte Alternatibako kide eta EHBildu Bilboko zerrendakideak hedabideen aurrean.
Ander Rodriguez: Ongizatea desegiten eta pribatizatzen ari diren honetan, zerbitzu publiko eta unibertsalak bermatzea ezinbestekoa da
Badakigu zein eredu nahi duen Troikak, hau da, PP, PNV eta PSEren aliantza, lobby pribatuen konplizitatearekin. Inposatu nahi diguten politika neoliberalak ondorio larriak ekarri ditu jada, eta, tamalez, okerrera egingo dute, zerbitzu publikoen eta lan baldintzen kalterako. Eskuinaren azken helburua zerbitzu publikoak suntsitzea eta esku pribatuetan jartzea da, beti ere krisia aitzakiatzat hartuta.
Alternatibak zazpi gazteren kontrako kondena salatu eta Eusko Jaurlaritzaren jarrera gaitzetsi du
Alternatibako Bake eta Bizikidetza Mahaiko bozeramaile Xabier Sotok Auzitegi Nazionalak jakinarazitako zazpi gazteren kontrako zigorra salatu du. Gogorarazi duenez, gazteen kontrako akusazioa “inkomunikaziopean egindako aitorpenetan besterik ez da oinarritzen”. Hala, Espainiako justiziaren “izaera politikoa berriz ere agerian” gelditu da, iazko ekainean egoera berean zeuden 40 gazte aske utzi izanaren jurisprudentzian atzera egin baitute.
Mireia Arginzoniz: Erabakitzeko eskubidea da gure bizitzen gainean guztiaz erabakitzeko eskubidea izatea
Eta nik parte hartzearen ideia lotu nahi dut erabakitze eskubidearekin. Erabakitze eskubidea defendatzea ez da soilik independentzia bai ala ez erabakitzea. Erabakitzeko eskubidea da guk, herritarrok, pertsonok, gure gorputzen gain erabaki ahal izatea, gure elikaduraz, gure zaintza ereduaz, gure hezkuntza motaz, gure ekonomiaz … azken finean gure bizitzen gainean guztiaz erabakitzeko eskubidea izatea.
Grezia, zorra eta Syrizaren gobernuaren inguruan Hibai Arbidek eginiko hitzaldiko bideoak
Grezia, zorra eta Syrizaren kudeaketa hizpide apirilean izan genuen Atenasen bizi den Hibai Arbide kazetari eta abokatua. Bilboko Hika Ateneo txiki gelditu zitzaigun Arbide entzuteko. Hona hemen hitzaldiko bideoak, azalpen nagusia zein eztabaida/galdera txandan eginikoa.
Matute: Europan ‘Euskal Y’-ren kostuen eta onuren azterketa egitea eskatuko dugu gure Castelloko aireportua ez bihurtzeko
Isiltasun hori susmagarria da oso. Lehenengo eta behin, Eusko Jaurlaritzaren inbertsioen %68 hartzen dituen obra kostuen eta onuren arteko azterketa zorrotzetan ez dela oinarritzen adierazte duelako. Hau da, 3.000 milioi euro baino gehiago gastatuak daudenean eta beste horrenbeste gastatzea aurreikusita dagoenean, dirutza hori gastatzea arrazoitzen duen ikerketa edo azterketa bat bera ere ez dago. Eraikuntza fasean eraikuntza enpresetan aritzen direnei errentagarritasun ekonomikoa etorriko zaiela dioten ikerketak baino ez daude. Ikastetxe edo ospitale bat eraikitzean, bere errentagarritasun sozialaren %98 bere eraikuntza fasean gertatzen dela esatea bezalakoxea da hori.