Oskar Matutek hauteskundeen emaitzak aztertu ditu Javier Vizcainoren irratsaioan elkarrizketatua
Alternatibako bozeramaile eta Euskal Herria Bilduko legebiltzarkide Oskar Matutek joan den igandeko hauteskundeen emaitzak aztertu ditu Javier Vizcainok Gabon EH irratsaioan elkarrizketatuta. (elkarrizketa gazteleraz baino ez dago)
Euskal Bidea 5 koloretan
Alternatibako bozeramaile eta EHBilduko legebiltzarkide Oskar Matuteren hitzaldia Ermuan, Euskal Bidea proposamenaten inguruan. Paul Yarza eta gure kide Mireia Arginzoniz, herriko koalizioaren zinegotziak biak, izan zituen harekin. Matutek antolatzaileek proposatutako joko baten bidez azaldu zuen Euskal Bidea, kolorezko matazak abiapuntu. (bideoa gazteleraz baino ez dago)
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/4620/euskal-bidea-en-5-colores
Beste erabaki oker bat Kutxabanken, honako hau ere ilunkerian eta inori kontuak eskatu gabe hartua
Garcia Lurueña Kutxabankeko kontseilari ordezkari izendatu izana berehala gogor kritikatu dute bankuko sindikatu gehienek; hau da, ondoen ezagutzen dutenek, erakundeko langileek, ezbaian jartzen dute pertsona honek daukan kudeaketa gaitasuna.
BIDEOAK: Euskal Bidea proposamena hizpide Mario Zubiaga eta Jon Bernat Zubirirekin
EHBilduk aurkeztutako "Euskal Bidea" erabakitzeko eskubidearen aldeko proposamena aztertzeko tailerra egin genuen Alternatibaren Bilboko egoitzan, Jon Bernat Zubiri eta Mario Zubiaga irakasleekin. Hemen ikusgai bi hizlarien partehartzeen bideoak.
Alternatibak atxilotutakoen askatasuna eskatu eta Erkorekaren dimisioa exijitu du, indarkeria poliziala babesteagatik
Alternatibako Bake eta Bizikidetza Mahaiko bozeramaile Xabier Sotok, hiru gazte babesteko desobedientzia baketsuaren bidez Gasteizen egindako ekitaldi masiboan parte hartu zuenak, atxilotutako zazpi gazteen askatasuna eskatu du eta, aldi berean, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen “berehalako dimisioa edo kargugabetzea” eskatu du, “legez kanpoko atxiloketak bideratu zituelako eta Ertzaintzak atzo erakutsitako gehiegikeriak babestu izanagatik”.
Emakumearen Etxea sortzea sustatuko dugu, Bilboko emakumeen parte hartze sozial eta politikoa indartzeko
Emakumeok bigarren mailako herritar gisa tratatzen gaituzte. Eta ez kasualitatez, baizik indar politiko askoren konpromiso falta eta ondo neurturiko erabakien ondorioz. Aldiz, EH Bildun garbi dugu botere harreman eta era askotariko zapalkuntza oinarri duen eredu sozial, politiko eta ekonomiko horri buelta ematen segitu behar dugula, kalean zein instituzioan borroka eginez. Emakumeok dagokigun espazioa irabaz dezagun eta dagozkion eskubideak eskuratu ditzagun.
AGENDA Amasa-Villabonan: Kolonbia bake bidean, Diana Urrea eta Arantxi Padilla
Amasa-Villabonako Elkartasun astearen baitan, "Kolonbia, bake bidean" hitzaldia antolatu dute ekainaren 2an. Alternatibako kide eta EHBilduko legebiltzarkide Diana Urrea, Arantxi Padilla kazetariarekin batera, izango dira hizlariak.