Negurira etorri gara, gehien dutenek gehiago ordain dezaten Bizkaian Aberastasun Handien Gaineko Zerga ezartzea proposatzen dugula azaltzera. Arantza Gutierrez Getxoko alkategaiak eta Oskar Matute Alternatibako bozeramaile eta EHBilduko legebiltzarkideak hitz egin dute agerraldian.
Azkorrin eta Andra Marin espekulazioari bidea ireki nahi izan zioten, baina herritarrok gelditzera behartu genituen. Momentuz, behintzat. Bitartean, Getxon ez dago alokairu sozialeko etxebizitzarik eraikitzen, eta etxebizitza-plana paper bustia da. Gazteek herritik alde egin behar dute bizitokia topatzeko. Itxasontzi handiak datoz gurera, elite-turismoa saldu nahi digute, aberatsena, baina gure herriak beste eredu bat nahi du. Jendea, pertsonak, helburu duen eredua.
EAJren kudeaketa, ordea, kontrako noranzkoan doa. 30 milioi euro dauzka udalak gastatu gabe, inbertitu gabe. Are gehiago, irabaziak izan arren, %20-ko murrizketa ezarri ditu aurrekontuetan jendarte zerbitzuetan, euskaran eta sozioekonomia arloan. Hori bai, bere makroproiektoentzako partidak etengabe loditzen dituen bitartean.
Getxon bizi garenontzako herria nahi dugu, inor bazterrean utzi gabe, eta ez turista aberatsentzako postalari zuzendutako herria. 30 milioi € dauzka Getxoko Udalak gastatu gabe, inbertitu gabe. Are gehiago, irabaziak izan arren, %20-ko murrizketa ezarri ditu aurrekontuetan jendarte zerbitzuetan, euskaran eta sozioekonomia arloan.
Oskar Matute: Aberastasun Handien gaineko Zerga sortzea proposatzen dugu; bizkaitarron %1ari eragingo dio, bizkaitarron %100aren mesedetan
EH Bilduk Bizkaia berri bat eraikitzen jarraituko du datozen lau urteetan ere. Eraldaketa sozial eta politikoa indartuko dugu, herriz herri. Bizi dugun egoera injustuaren aurrean, beste gizarte eredu baten alde arituko gara lanean: inor bazterrean utziko ez duen Bizkaia berriaren alde, bizkaitar guztiei duintasunez bizitzeko aukera emango dion gizarte solidarioaren alde.
Horretarako, ezinbestekoa da egungo politiken norabidea aldatzea. Izan ere, Bizkaian ez dira krisi egoerari aurre egiteko neurriak bultzatu.
Hauxe da azken urteetako politikek eragin duten egoera. Eta testuinguru honen aurrean, ezinbestekoa dugu egungo eredu fiskala aldatzea. Beste zerga politika bat behar dugu aberastasuna birbanatzeko baina baita behar adina baliabide biltzeko ere. Baliabideak behar ditugu bizi dugun desindustrializazio egoerari aurre egiteko, zerbitzu publikoen sarea mantentzeko, enplegua sustatzeko. Finean, Bizkaiak eta bizkaitarrok ditugun beharrei erantzuteko.
Egoera injustu honi aurre egiteko EH Bilduk Aberastasun Handien gaineko Zerga sortzea proposatzen du. Zerga honek bizkaitarron %1ari eragingo dio, Negurin ikusi ditzakegun luxuzko etxe hauetan bizi direnei, hain zuzen. Aldiz, bizkaitarron %99ari egingo dio mesede.