Diana Urrea Alternatibako kide eta EHBilduko legebiltzarkidea Kolonbiako Bakearen aldeko II. Foroan parte hartu du asteburu honetan Montevideon (Uruguai), EH Bilduren ordezkari gisa. Foroan, besteak beste, Jose Mujica Uruguaiko presidente-ohiak ere parte hartzen du, Kolonbiako bake prozesua bultzatzeko helburuarekin, FARC-Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileen eta Bogotako Gobernuaren arteko elkarrizketek bakea ekar dezaten.
EH Bilduko legebiltzarkideak parte-hartze aktiboa izango du aurrerantzean ere prozesu horretan, Montevideon antolatutako Foroak Kolonbiako Bakearen aldeko Parlamentarioen Sarea sortu baitu eta Urrea organo horretako kide izango delako.
Sare horrek bake prozesuaren gaineko jarraipena egingo du bake eszenatokia sendotzeko. Montevideon bildutako parlamentarioek eta bestelako ordezkariek 50 urte baino gehiago irauten duen gatazkarekin amaitzea dute helburu, Kolonbian ere benetako demokrazia ezarrita.
Ondoren, joan den ekainaren 2an, Amasa-Villabonan, Urreak eskainitako hitzaldiaren bideoa eskaintzen dugu.
https://pbs.twimg.com/media/CGz3uC-XIAANMK7.jpg
https://pbs.twimg.com/media/CGz3u8NWQAAg1yy.jpg