LGTBI kolektiboaren eskubideak arautzeko euskal lege baten beharra aztertzeko jardunaldia
Euskal Herria Bilduk Eugeni Rodriguezekin (Katalunian bazterkeriaren aurkako eta LGTBI kolektiboaren eskubideak bermatzeko legearen sustatzailearekin) eztabaida-tailerra antolatu du Bilbon larunbat honetarako, uztailak 4.
EH Bilduk Greziaren aldeko deialdietan parte hartzera deitzen du
EH Bilduk hurrengo egunotan Euskal Herrian Greziako Herriaren alde eta Austeritatearen kontra deituriko mobilizazioetan parte hartzera deitzen ditu hiritarrak. Baldintzarik gabeko babes eta elkartasun osoa adierazi nahi diogu herri greziarrari bere duintasunaren, irtenbide nazionalaren eta sozialaren alde eta Troika inposatzen ari den tutoretza neokolonialistaren kontra egiten diharduen borrokan.
Diana Urrea: Zaintza partekatuaren legea ez da berdintasun politiketan sartzen
Gurasoen interes ekonomikoak agerikoak ziren, seme-alaben interes gorenen gainetik: banatzean etxea saldu, pentsio konpentsatzaileetarako trabak… Indarkeria matxistagatiko salaketak tartean egonda ere zaintza partekatua ematea proposatu zuten, argudio gaizto eta faltsuetan oinarrituta. Hain zen gogorra eskatzen zutena, ezen legea babestuko duten alderdiek ere proposamen gehienak kendu baitzituzten.
Alternatibak alarde parekidearen arrakasta txalotu du, PNVren erruz jasotako babes instituzionala jaitsi izanda salatu arren
Alternatibako bozeramaile Alba Fatuartek ekainaren 30ean Irungo San Martzial egunean gertatutakoa aztertu nahi izan du. Batetik, “sentsazio gazi-gozoa” aipatu du, gizon-emakumeen “partaidetza parekidea ahalbidetzen duen alardearen babesa herritarren artean goraka doan bitartean, alarde honek azken lau urteetan lortutako bultzada nabarmen jaitsi” delako. Hala, gogora ekarri du aurreko legegintzaldian Gipuzkoako instituzio gorenaren babes zuzena izan zuela, Ahaldun Nagusiarena barne Garitanoren presentziarekin. Bestelako karguak ere bertaratu izan dira urteotan, BBNNetako lehendakaria, hainbat diputatu eta Arartekoa bezalako kanpoko instituzioetako kideak.
Greziako liztor-habia
Orain diotenez, gobernu horiek ez zituzten arauak bete, baina klub fin horretan sartu behar ziren. Eta horregatik, diote, 2010ean berunezko flotagailuekin erreskatatu behar izan zuten, inbertitzaile azterritarrek berea berreskura zezaten, horrek Egeo itsasoa herritarren gorpuekin betetzea eskatzen zuen arren. 5 urtez erreformak, murrizketak eta hartzekodunen eskakizunak betetzen, horrek pizkundea ekarriko zuelakoan, baina Estatuak ez zuen gora egiten, autonomia galtzen zuten eta herriak…