Zer pasa da Grezian?
Gure kideak, Joxe Iriarte "Bikila", Greziari buruzko egin duen artikulua merezi du irakurtzea. Azken gertaerak, Syrizaren jarrerak, kontraesanak eta balizko alternatibak.
http://alternatiba.net/idazlanak/4773/zer-pasa-da-grezian
LGTBI kolektiboaren eskubideak arautzeko euskal lege baten beharraren inguruko tailerra
Pasa den uztailak 4, EH Bilduk antolatuta, LGTBI kolektiboaren eskubideak arautzeko euskal lege baten beharraren inguruko eztabaida-tailerra egin zen Bilbon. Tailerra, ekintzaile eta Katalunian bazterkeriaren aurkako eta LGTBI kolektiboaren eskubideak bermatzeko legearen sustatzailetariko bat den Eugeni Rodriguez-etik gidatuta zen.
Iruñetik Irunera: alarde baztertzailearen esker on higuingarria Olano eta PNVri
Lotsagarria da PNV bozka batzuen truke egin dezakeena ikustea -bozka ugari izan arren, jakin badakigu jeltzaleek errentagarritasuna ondo neurtzen dutela- baina gaitzesgarria bezain arduragabea da ez ikustea Irun zein Hondarribiako udal gobernuek babesten duten bazterkeriaren, eta Iruñean emakume batek pairatu duen erasoaren artean lotura estua dagoela. (artikulua gazteleraz idatzita dago)
Fatuarte: PNVk Ariztondo jartzeko asmoa zuen, bizitza osoa alderdiari eman izandakoari erretiro lasai eta erosoa emateko
Fatuartek gogor kritikatu du Ariztondoren izendapenaren berri prentsaren bidez jakin izana. “Patronatuaren ez ohiko bilerara deitzen gintuen gai ordenarekin batera, ez dugu inolako proposamenik ez informaziorik jaso. Prentsaren bidez jakin behar izan genuen, pasa den astean, PNVk Ariztondo jartzeko asmoa zuela, bizitza osoa alderdiari emana bizi izandakoari erretiro lasai eta erosoa emateko edo”.
Urrea: Haurren zaintza partekatua helburu bat da guretzat; hala izatea nahi dugu haurrak jaiotzen diren unetik
Alternatiko ordezkari eta EH Bilduko legebiltzarkide Diana Urrearen parte-hartzea Gasteizko Parlamentuan Zaintza Partekatuaren lege berriaren inguruan. Orain dela pare bat aste lege hau PNV, PP eta UPDren botoekin onartu zen EAEn: "Berdintasunaren inguruan asko predikatzen da baina ez da hainbeste praktikatzen, ordea. Gaur egun haurren zaintza partekatua gehiago da helburu desiragarri bat errealitatea baino. Etxeko lanek eta haurren zaintzak emakumeen ardura izaten jarraitzen dute nagusiki".