Euskal Herria Bilduk Eugeni Rodriguezekin (Katalunian bazterkeriaren aurkako eta LGTBI kolektiboaren eskubideak bermatzeko legearen sustatzailearekin) eztabaida-tailerra antolatu du Bilbon larunbat honetarako, uztailak 4.
Topaketa honen helburua da, hain zuzen ere, LGTBI-ren eskubideak eta askatasunak bermatuko dituen euskal legea garatzearen garrantzia azpimarratzea. Horretarako, Katalunia eta Extremadurako adibideak izango ditugu hizpide, eremu honetan abangoardian dauden legeak baitituzte, guretzako gako direnak legegintzaldi honetan lege proiektu propioa aurrera ateratzeko.
Hala, guztion artean indarrean dauden legeak ezagutu eta LGTBIren eskubideak guztiz bermatuko dituen –eta urraketak zigortuko dituen- euskal legea nola garatu hausnartu eta aztertzeko.Saio irekia izango da.
DATA: Uztailak 4, larunbata.
NON: Bilbon. Casilla Plaza 6, behealdea
ORDUA: 10etatik 14ak arte