Hainbat elkarretaratze egin dira Euskal Herrian Israelen kontrako, edo Palestinako herritarren aldeko hone esanda, “boikot, desinbertsio eta zigor (BDS) kanpaina duela 10 urte abiatu zela gogorarazteko. Era berean, urtebete pasa da Gazaren kontrako azken sarraskitik. Bilboko elkarretaratzean Alternatibako kide ugari izan dira, hala nola Diana Urrea, Asier Vega, Eneko Gerrikabeitia eta Alba Fatuarte. Gogora dezagun zertan datza BDS ekimena, ordain dela urte batzuk, Bilboko autobusetan Veolia multinazionala zegoela Alternatibako kide Ana Etxartek idatzitako artikulua:
Nazioarteko zuzenbide publikoak argi hitz egin du Palestina eta Israel arteko gatazkan: NBEko Segurtasun Kontseiluaren ebazpenek israeldarrak 1949ko menian adostutako mugetara atzera egitera eta Palestinako lurraldeetan milioi erdi kolono hartzen dituzten 140 gora kokalekuak desegitera behartzen dute. Gainera, Genevako IV. Konbentzioa, Gerra garaian Zibilak Babesteari dagokiona, de iure aitortzen zaio lurralde hauei ituna sinatu duten alderdi guztien artean, baita Asanblada Nagusiak eta Segurtasun Kontseiluak, baina Israelek ezetz dio betetzeari.
“Bake egitasmo” ugarien porrotak Palestinako herriaren batasuna eta eskubide nazionalak ahaztu izanaren ondorio izan dira, bakea okupazio israeldarraren irizpideen arabera eraiki nahi izanagatik. Hala, gaur arte, lurralde eta demografia aldatzeko politikak inposatuz Israelek Palestinako Estatuaren sorrera ekidin izan du, eremu militarrean duen nagusitasuna eta AEBen baldintzarik gabeko babesa baliatuta. Helburu nagusia nazioarteko legezkotasuna baztertzea da; Palestinako agintariak kokalekuak, lurren desjabetzea, harresia eta palestinarren herbesteratzea onartzera behartu nahi dituzte.
Subiranotasunaren aitortza, beraz, ezin da onartu nazioarteko ebazpenak aldarrikatzen jarraitu gabe. Edonola ere, Nazio Batuengana jotzea ez da aski izango ez bada erresistentzia baketsuan oinarritutako estrategiaren eskutik, okupatutako lurraldeetan zein nazioartean, horixe baita, dirudienez, Palestinako Aginte Nazionalari falta zaiona.
Argi dago nazioartean lortutako garaipen sinboliko batek ez duela Israelek darabilen apartheid eta bazterkeria politikarekin amaituko. Bestalde, Palestinako Estatua aitortzeak ezin da bihurtu gobernuek nazioarteko legeak bete daitezen duten ardura ahazteko atzaikia. Ildo honetatik, gogoratu beharra dugu Espainiak 2,8 milioi euroko arma salmentak onartuko zituela Israelentzat.
Realpolitik deritzonaren hipokresiaren eta Israelgo Estatuak nazioarteko legeei azaltzen dion mespretxuaren aurrean, Palestinako herriaren eskubideen aldeko borrokaren baliabiderik eraginkorrenetarikoa boikot, desinbertsio eta zigor kanpainan datza. Kanpaina honek, Hegoafrikako apartheid politikaren aurkakoaren ereduari jarraiki, Israelekin kooperazio ekonomikoa, kulturala eta kirol eremukoa etetean datza, estatuetatik zein sektore pribatuetatik, eta arrakasta handiak izan ditu, hala nola, gizateriaren aurkako edota gerra krimenak egin dituzten arduradun israeldarrak auziperatzea; Israelgo erakundeekin harremana duten unibertsitate zein enpresei eginiko boikotak ere emaitzak izan ditu, bezeroek eginiko presioei men eginez ekoizpen israeldarra kontratatzeari uko egin baitiote.