Alternatibak salatu du PPren konstituzionalaren erreformak herrien borondatea bahitzeko helburua duela
Ayem Oskoz Alternatibaren Koordinakunde Nazionaleko kideak Alderdi Popularrak gaur iragarritako berehalako erreforma aztertu nahi izan du, Espainiako Erresumako Auzitegi Konstituzionalari bere ebazpenak betetzen ez dituenari zigorrak ezartzeko eskumena eman nahi diona; “noiz eta Kataluniako hauteskunde erabakigarrien atarian gaudela”. Ebazpen horiek, gogorarazi du Oskozek, “kutsu politikoa dute beti, berriro ere, frankismoak ezarritako Espainiako nazioaren batasun sakrosaindua gordetzeko helburuarekin eta, beraz, herrien borondatea bahitzea bilatzen dute”.
Espainiak eta Europak asilo eskubidea eta giza eskubideak urratzen dituzte, eta arriskuan jarri dute milaka pertsonen bizitza
Giza eskubideak babestea eta betetzea ez da exijentzia horren oinarri bakarra. Ez baitugu ahaztu behar Europaren eta bere kideen nazioarteko politikak eragin zuzena daukala pertsona horien jatorrizko herrien egoeran; Europak eta bere aliatuek pertsonen eskubideei baino garrantzia handiagoa eman diote arlo edo interes ekonomikoei eta geopolitikoei.
Itsusiak hil daitezela
Horixe baita doktrinamendu kapitalistaren helburua, gu izatea gure zoritxarraren erantzule bakarrak. Bortxatu zaituzte zure janzkerarekin probokatu duzulako, edota ordu desegokietan kale desegokia aukeratu duzulako. Hiltzen bazaituzte, ZU salatu ez izanaren ondorioa da. Txiroa zarela, ahalegin nahikorik egin ez duzulako. Beltza edo arabiarra bazara.. arazoa da erdia aroa gainditu nahi ez duzula. Hala, bekaturik aske gaudela jakitun, mendebaldeko gizon txuriok gure talai distiratsuetatik aholkuak emateko zilegitasuna dugu (artikulua gazteleraz egina dago).
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/4808/que-se-mueran-los-feos
Matute: Espainiako gobernuak AHTrako egindako inbertsioa porlana pertsonen gainetik jartzen duen ereduaren erakusle da
Matutek adierazi du AHTaren ibilbiderako jasoko den inbertsio hau PNV eta PP arteko akordio eta apustuaren isla dela. Bi alderdi hauek porlana pertsonen aurretik lehenesten dutela salatu du Matutek, eta betikoen negozioa gehiengoaren beharrizanen aurretik lehenestea leporatu die.
Ez ezetz da! Indarkeriarik gabeko jai guneak eta bizitzak nahi ditugu
Eta zentzu honetan diogu, biolentzia ez litzatekeela gauzatu ahalko, baldin eta onartzen eta posible egiten duen jendarteratze mekanismoak egongo ez balira; hainbatetan biolentzia kontziente edo inkontzienteki arrazoitutzat, beharrezkotzat edo saihets ezinezkotzat jotzen baita. Eta honela, erlijioak, hizkuntzak, komunikabideak, familiak eta hezkuntzak biolentzia egonkortu dadin, jendarteratze mekanismoen eragile bilakatzen dira.