Jaume Casals (CUP): Benetako askatasuna bakarrik lortuko dugu gauza guztietan burujabeak garen egunean
Jaume Casals CUPeko militanteari eginiko elkarrizketa, Euskal Herrian Alternatibaren eskutik hitzaldiak eskaintzen ari dela: "Egingarria ez ezik, guretzat ezinbestekoa da eraikuntza nazionala eta soziala batera garatzea. Une jakin batzuetan beste taldeekin bat egingo dugu baina gu bi ildo horietan lan egiten dugu. David Fernandezek esan zuenez, 'gure herriaren askatasunerako, eskua zabalik, murrizketen aurrean, aldiz, burnizko ukabila itxia".
Hitzaldiak Getxon eta Gasteizen, Catalunya 27S: Burujabetza eraikitzen
Jaume Casals CUPeko militante eta 2011tik Navaseko (Bartzelona) alkatearekin batera, I27aren ondorengo egunaren inguruan hausnartu nahi dugu, oraindik ere eraikitzen ari den independentziarako prozesu atzeraezinaren norabideaz. Harekin batera, burujabetzaren bidean eta Kataluniaren inguruan beren ikuspegia eskaintzeko prest izango da Oskar Matute Alternatibako kidea.
http://alternatiba.net/idazlanak/4859/hitzaldiak-catalunya-27s-burujabetza-eraikitzen
«Welcome Refugees» lelotik «Go home» esku-hartzera
Amnesian murgildutako hiru urte hauetan, heriotz aizan da nagusi Sirian, eta baliabide gautxiago dituzten inguruko herrialdeetara heldu dira errefuxiatuak. Libanon bakarrik, non aspalditik milaka palestinar dauden bere herria okupatuta dagoen bitartean, Frantzia bezalako potentzia kolonial batek bultzatutako Siriako gerrak utzitako1,5 milioi errefuxiatu dago. Datu horrek elkartasunaren eta zuhurkeriaren artean desberdintzeko aukera ematen digu.
Matute: EH Bilduko militantziak erabakiak hartzeko guneak behar dituela uste dugu, eta lehen urratsa egingo dugu bide horretan
Oskar Matute EH Bilduko bozeramaile eta Alternatibako kideak Bilbon egindako agerraldian azaldu du EH Bilduk prozesu parte-hartzailea jarriko duela abian, Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetara zein modutara eta zein zerrenda kiderekin aurkeztuko den militanteek erabaki dezaten. Matutek azpimarratu duenez, “prozesu parte-hartzaile eta gardena izango da, behetik gora gauzatuko dena”. Gaineratu duenez, “EH Bilduko militantziak erabakiguneak izatea eta erabakiak izatea da gure helburua, eta hurrengo egunetan abian jarriko dugun prozesura barne demokrazian sakontzeko lehen urratsa da”, agertu du.
Indarkeria matxistaz eta alardeaz
Ez dute ulertu, edo onartu, nahi, indarkeria matxista bera pairatzen dugun egiturazko desberdintasunaren ondorioa dela, alardeetako bazterkeria bezala. Milaka aurpegi dituen txanpon beraren aldeak baino ez dira, eta aurpegi guztiei aurre egin ezean, jai dugu. Baina are okerragoa da alardeen aferan bizi duguna, desberdintasunaren aurpegietako batzuk zuzenean babesten eta garbitzen dituztelako arduradun politiko horiek.
http://alternatiba.net/idazlanak/4868/indarkeria-matxistaz-eta-alardeaz