Garaipena, markatzen duenarentzat
Espainiak ukatu egin du eta beti ukatu egingo du Katalunian independentismoa goraka doanik, datuak agerikoak izan arren. Bere patua da, ikusten ez dena ez da existitzen, ez ikustearen arrazoia beste alde batera begira egotea izan arren. Horregatik ez du herri galdeketarik onartuko, BAI/EZ/abs galderak bezain erraza izango litzatekeena, eta horregatik jokoaren arauak aldatzen ditu bere beharren arabera, norgehiagokaren emaitzaren gainean irakurketa baikorra egin ahal izateko. Horixe da atzoko Kataluniako hauteskundeetan gertatutakoa. (artikulua gazteleraz idatzita dago)
http://alternatiba.net/es/idazlanak/4886/el-que-marque-gana
Kolonbiako herria lortzen ari den bezala, Euskal gizarteak behin betiko bakean eta elkarbizitzan oinarritutako etorkizuna irudikatzen du
Diana Urrea EH Bildu zein Alternatibako kideak eta Kolonbiako nazioarteko bake foroko partaideak agerraldia egin du Kolonbian lortu duten bakerako akordioaren irakurketa egiteko. Kolonbiar-euskalduna izanik, “hunkituta” dagoela adierazi du Urreak. “Zorionak eman behar dizkiot Kolonbiako herriari, baina, batez ere, nirea bezalako milaka eta milaka familiei, etorkizun hobeago baten bila Kolonbiatik joan behar izan zuten familiei. Urrunetik bada ere, gatazka armatua amaitzen ari dela eta justizia sozialean oinarritutako bakea eraikitzeko lehen urratsa eman dela ikusten ari dira”.
Alternatibak Mundu Martxaren bat egin du
Alternatibako Mahai Feministak bere atxikimendua eman dio Emakumeen Mundu Martxari Euskal Herria zeharkatzen ari den honetan, irailaren 28tik urriaren 4ra bitarte, bere nazioarteko laugarren ekintza honetan. Emakumeen Mundu Martxa nazioartean ekintza feministak egiteko mugimendua da, 163 herrialdeko 5.000 erakunde baino gehiago biltzen dituena.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/4887/alternatibak-mundu-martxaren-bat-egin-du
Manifestazioa urriaren 3an Donostian Bakea-Erabakia lelopean
Larunbatean, urriaren 3an Donostiako kaleetan 17:00etatik aurrera, «Bakea, erabakia» lelopean egingo dugun manifestazioan parte hartzea. Bete ditzagun Donostiako kaleak bake eta askatasun egarriz. Bihur ditzagun Donostiako kaleak behin betiko bakera eramango gaituzten bide. Bihur ditzagun bideak pauso eta pausoak bide, Euskal Herriak, azkenean, gatazkarik ezagutuko ez duten belaunaldi berriei ongi etorria egin diezaien.
EAJ, PSOE eta PP batu dira pribilejioei eusteko, Udalak jasotzen dituen sarrerak herritarren artean banatzeari uko egin diote
Batetik, bai zezenketetarako zein operarako abonuak erosteko diru partidak ezabatzea proposatu dugu hasieratik; baina gaurko Udalbatzan proposatzen duguna pausu bat haratago doa. Kasu honetan, Udalak doan jasotzen dituen kultur ekitaldietarako sarrerak herritarren artean zozketatzea proposatu dugu; batez ere ez dadila nahastu ordezkaritza instituzionala, zinegotzi eta bestelako karguen doako aisialdiarekin. Proposamena ez da aurrera atera EAJ, PSOE eta PP batu direlako euren pribilejioei eusteko.
Gertatutakoak gertatu, Grezian, borrokak aurrera darrai
Hauteskunde hauetan, Tsiprasek bere gobernua berregin nahi izan du memorandumaren alde erabat dagoen oinarriaren gainean; Syrizaren baitako oposizioari antolatzeko denbora kenduta eta akordio berriaren kostu sozialak bere lidergoa urratzen hasi aurretik. Momentuz, emaitza ona izan du. Babes nahikoa lortu du garaipenerako eta gobernua berriz ere ANELen eskutik eratzeko. Orain, alderdiko inor ez du aurrean izango.
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/4873/grecia-pesar-de-todo-la-lucha-contin%C3%BAa