Alterkariaren udazkeneko alea kalean da. Alternatibaren paperezko aldizkaria duzue, astero bidaltzen dugun boletin digitalaren osagarri. Oraingo honetan, Katalunia eraman dugu azalera, Jaume Casals CUPeko militantea elkarrizketatzeko aukera izan dugulako Euskal Herrian hainbat hitzaldu eskaintzera ekarri dugula baliatuta. Bestelako gaiak ere jorratu ditugu, hala nola errefuxiatuen afera, Greziako azken hauteskundeen osteko panorama, burujabetzaren garrantziaz edota indarkeria matxistaren inguruan. Aldizkaria zure etxean jaso nahi izanez gero, idatzi prentsa (a bildua) alternatiba.net helbidera.