EH Bilduk Herritarrak Ahalduntzeko Legea plaza publikoan aurkeztuko du
Matutek esan duenez, “herritarrak ahalduntzearen gaian ekarpenenen bat egin dezaketela uste duten eragile eta pertsona guztiak gonbidatzen ditugu Portugaleteko El Solar plazan egingo dugun ekitaldira. Era horretara bakarrik joan ahal izango gara pertsonak jarduera eta erabaki politikoen erdigunean izango diren etorkizun berri eta ilusionagarri bat eraikitzen”.
Urrea: Euren sorlekutik joateko sentitzen duten beharrizanak harreman zuzena dauka Europak Afrikarekin dauzkan politika ekonomiko eta militarrekin
Europar Batasunak Ekialde Ertaineko eta Afrikako egoera politiko eta militarrean etengabe esku-hartu izan du, aitzaki faltsu batekin: bertako herritarrak defendatzea. Horrek gatazka egoerak areagotzea baino ez du egin, herritar kopuru handi baten joan-etorria eraginez. Pertsona horiek, gatazka endogenoen biktimekin batera, asilo eskatzaile potentzialak dira, eta Europar Batasunaren baitako estatuek sinatutako nazioarte mailako babes itunen babespean egon beharko lukete. Baina Europak ateak ixten dizkie, eta itxaropen handirik gabeko atzerriratzeari ekitea baino beste aukerarik ez dute ikusten.
Matute: Zapaltzaileak eta zapalduak dauden bitartean, ezkerra altxatzeko arrazoiak egongo dira
Alternatibako bozeramaile eta Euskal Herria Bilduko legebiltzarkide Oskar Matuteren parte-hartzea ETB 2-ko "Minuto a minuto telebista saioan, ezkerraren egoeraren inguruan hitz egiteko. Hona hemen bere esku-hartzea jasotzen duen bideoa.
Independentzia ez da helburua, tresna baizik
Independentzia herri justuagoa eraikitzeko aukera da, bizitza duinagoak eta berdintasunean oinarritutako errealitatea lortzeko. Eta Euskal Herrian ezkerrak duen indarrak, hauteskundeetako emaitzak ikusita, erakusten digu hemen askoz errazagoa dugula errealitate hori eraikitzea estatuaren osotasunean baino. Eta errealitate honek, gainera, bat egin dezake aldarrikapen historiko, kultura eta hizkuntza jakin batekin; baina guztiaren gainetik, euskal gizartearen gehiengoak bere etorkizuna askatasunez eta inolako mehatxurik gabe erabakitzeko borondatearekin bat egiten du.
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/4914/la-independencia-es-la-herramienta-no-el-destino
Eneko Goia alkatea eskolan
Nire pedagogia moldea eta nire pentsakera ez ziren nonbait Enekoren aitaren gustokoak. Urte bete pasa eta Eneko Ikasbidetik atera zuten. Geroztik ez du inoiz ikusi. Orain alkatea da. Zein bide hartuko duen? Borobilaren, sormenaren, askatasunaren bidea edota ezarrita dagoenarekiko morrontza etsituaren bidea?”. Eskertu nion Enekoren irakasle izandakoari esandakoa eta karta batean publikatzeko modukoa zela iritzi nuen.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/4912/eneko-goia-alkatea-eskolan
Jaume Casals CUPeko militante eta Navaseko alkatearen hitzaldia Katalunian irekitako prozesuaren inguruan
Kataluniako prozesuari buruzko hitzaldi sorta antolatu zuen Alternatibak hauteskunden atarian. Candidatura d'Unitat Popular CUPeko kide bat izan genuen gurekin, Jaume Casals Navas herruko alkatea. Errenteria-Oreretan, Getxon eta Gasteizen izan genuen hausnarketak eta iritziak gurekin partekatzeko: ANCren edo Sumate plataformaren paperaz, edo CUPen izaeraz. Hona hemen hitzaldi horietako bat, Algortako kultur aretoan eginikoa hain zuzen.