Irantzu Varela: Feminismoaren oinarrizko agenda politikoa
Urriaren 23an, ostirala, Alternatibak hitzaldia antolatu du Bilboko Hika Ateneo aretoan. Faktoria Lilako kide Irantzu Varela kazetaria izango dugu gurekin, besteak beste, La Turka saio ezagunaren baitan El Tornillo saio feministaren arduraduna. "Pan, Poder y Rosas" titulupean, feminismoaren oinarrizko agenda politikoa jorratuko du.
Alternatibak Lisboara ordezkaritza bidali du Emakumeen Mundu Martxaren amaiera ekitaldian parte hartzeko
Esan bezala, asteburuan Lisboan Emakumeen Mundu Martxaren karabanari agurra emateko ekitaldian izango gara. Alba Fatuartek (Bilboko zinegotzia) eta Sandra Llanok (Alternatiba Gazteak), Izaskun Duque (Portugaleteko zinegotzia) eta Oiakue Azpirirekin (EH Bilduren mahai feministako kidea) batera Lisboan egingo diren ekitaldietan parte hartuko dute.
Arramendi kaskoan Aitzoli galdezka
Modua eztabaidagarria izan daiteke. Guk beti egon gara eztabaidan: Ondo analizatu ote genuen egoera eta gure ekintzen ondorioak. Hartutako bidea egokia ote zen edo ez, askatasunera iristeko. Egindako gauzen artean ondo eginak edo gaizki eginak egon ote ziren. Bide horretan gehiegi luzatu ote ginen edo ez. Eragindako sufrimendua (gure artean eta gure artekoak ez zirenen artean) merezi ote zuen. Hori dena eztabaidatua izan da, haserreak ere piztu dira, zatiketak, tentsioak.
http://www.alternatiba.net/idazlanak/4944/arramendi-kaskoan-aitzoli-galdezka
Ahalduntzeko Legea: gure eredu politiko, ekonomiko eta soziala erabakitzeko tresna
Erabaki horiek guztiak berme demokratiko guztiekin hartuko direla ahalbidetuko duen tresna Herritarrak Ahalduntzeko Legea dela esan dute Matutek eta Uberak. “Herritarrak beren buruen jabe dira eta hori praktikara eramatea nahi dugu. Herritarrak jarduera politikoaren erdigunean jarriko ditugu, beraiek izan daitezen herri honen etorkizun politikoa, ekonomikoa eta soziala erabakien bidez eraikiko dutenak”.
EH Bilduren baitan gure kide Alba Fatuartek salatutako kanpaina sexista bertan behera geratu da
Joan den astean Santutxuko merkataritza sustatzeko kanpaina sexista baten berri izan genuen. Irudian maniki itxurako hainbat emakume agertzen ziren. Arropa erostea ardura bakarra duen pertsona bat bezala irudikatzen zuten emakumea. Oso larritzat jo genuen horrelako kanpaina bat abiaraztea eta salatu egin genuen. Hala ere, are larriagoa iruditu zitzaigun kanpaina horrek Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso zuela jakiteak. Izan ere, Berdintasun Legea betearazi behar duenak ezin ditu horrelako iragarkiak babestu.
Kapitalaren mesederako eta gure hondamendirako
Gure gizartean sortzen diren desmasien aurrean derrigorrezkoa da geure buruari galdetzea ikertzaile batek hilketa baten aurrean egingo lukeen modura: zeini egiten dio mesede heriotza honek? Zeini egiten dion mesede natura hain modu zentzugabean ustiatzea? Zergatik diru publikoarekin banku pribatuen zuloak estali herritarren kaltetan? Edo aberatsei zerga zuzenak jaitsi eta denok ordaintzen ditugun zeharkakoak handitu? Eta batez ere, zergatik jasaten dugu hain egoera larria eztanda egin gabe?
http://alternatiba.net/idazlanak/4925/kapitalaren-mesederako-eta-gure-hondamendirako