24 orduko baraualdia egingo dugu Bilbon, espetxe politika eta sakabanaketa salatzeko
Oinarrizko giza eskubideetaz ari gara, salbuespeneko zigor eta mendeku politika baten baitan urratzen diren pertsonen eskubideetaz. Nazioarteko epaitegiek ere zalantzan jarri dute politika hori eta erabaki garrantzitsuak hartu dituzte horren aurka. Ezin da onartu egoera mantentzea, ez da zilegia urraketa sistematiko eta konsziente honen aurrean aurpegia bueltatzea, edota eskubideen berma eskaintzea beste zeozeren truke, eskubideak merkantzia politiko bezala erabiliz.
Atsekabea eta gaitzespena Frantziako estatua Sirian egiten ari den bonbardaketen aurrean
Eraso masibo horiek mina areagotzea eta gatazka gordintzea baino ez dute eragiten: Kobane, Beirut, Palestina eta munduko beste leku pairatzen ari direnak hainbat inperialismoren ondorioa dira. Guzti-guztiak salatzen ditugu salbuespenik gabe, eta herrien eta herritarren eskubideetan oinarritutako eskubideetan oinarritutako konponbide politikoak aldarrikatzen ditugu. Mendebaldeko herrialde nagusiek aitortu dute talde ezberdinak finantzatu eta
Euskal kooperazioa etorkizunik gabe
Kooperazioaren Euskal Legeak berak ezartzen du urteroko aurrekontuaren %0,7a lankidetza politiketara bideratzeko beharra, baina modu larrian urratu den araua izan da, inongo agintaririk lotsatu ez bada ere. Are gehiago, Urkullu lehendakariaren lehen gobernutik gaur arte, 2013tik alegia, gero eta txikiagoa izaten ari da kopurua, etengabe ari baitira lankidetza politikan murrizten.
http://alternatiba.net/es/idazlanak/5040/cooperaci%C3%B3n-vasca-sin-futuro
Diana Urrea: Urkullu jaunari bere burua eraldatzera gonbidatzen dugu, pertsona transexual baten egoeran jartzera
Alternatibako kide eta Euskal Herria Bilduko Gasteizeko legebiltzarkide Diana Urrearen hitzartzea Iñigo Urkullu lehendakariari 14/2012 Legearen garapenaren harira, pertsona transexualen eskubideen aitortza eta genero identitateagatik bazterkeriaren aurkakoa hain zuzen.
Trenaren zain
Abiadura Handiko Trenaren emaitza, itxikeriaren ostean, deitoragarria da. Urteak pasa dira obrekin, diru publikotik milioika euro gastatu dira, eta ez dakigu hiriburuetarako sarbidea nolakoa izango den ezta zer eskainiko duen, noiz egongo den prest edo sarearekin noiz egingo duen bat. Iruzur honen arduradunak dira kudeatzaile onaren irudia eman nahi duten berberak. Bitartean, milaka gipuzkoar bere erreformak behar dituen geltokietan trenaren zain utziko dituzte.
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/5018/esperando-al-tren
Matute: Herriari erabakitzeko ahalmena ematen dion legearen aurka egitea Estatuko inposizioaren eta ukazioaren frontearekin bat egitea da
Oskar Matute Alternatibako kide eta EH Bilduko bozeramaileak salatu duenez. Izan ere, “bere burua benetan demokratatzat daukana ezin daiteke jendeari galdetzearen aurka agertu eta, beraz, ez luke arazorik izan beharko gure proposamenarekin bat egiteko. Herritarrei beren etorkizun politiko eta soziala erabakitzeko ahalmena emango dien legearen aurka egitean, PSE eta PP herri honen eta herritarren oinarrizko eskubideen aurka jarri dira beste behin”.